ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA, LAN-GENERO ARRAILA GAINDITZEKO TRESNA
Ez da hainbeste denbora pasatu
emakumeen hezkuntza- eta lan-esperientzia bideo honetan agertzen den bezalakoa
zenetik.
Baina,
zer diote gure garaiko emakumeen hezkuntzari eta lan-bizitzari buruzko datuek?
Estatistikako Institutu
Nazionalak Eurostaten datuei buruz egindako argitalpena:
"La vida de las mujeres y los hombres en Europa - un retrato
estadÃstico" oso interesgarria iruditu zait hiru arrazoirengatik:
Formatu
erakargarri eta interaktibo batean aurkeztuta dago.
Inkesta bat egin daiteke
Europan bizitzako hainbat esparrutan dagoen genero-arrakalari buruz, eta gure
erantzun bakoitzari buruzko feed-backa ematen du.
Oso
interesgarriak dira argitalpenean agertzen diren datuak, Europan bizitzaren
hainbat esparrutan dagoen genero-arrakalari buruzkoak.
Txosten horretatik zenbait datu hautatu ditut eta, horiek erabiliz, hiru grafiko sortu ditut. Baina animatzen zaituztet argitalpenari begiratzera, datu gehiago eskuragarri dituzuelako.
1. grafikoan, Europako
gizon eta emakumeen ikasketa-mailen arteko aldeak erakusten dira. Ikasketa-maila baxuenetan ez dago ia desberdintasunik bi sexuen artean. Baina
gizonen % 3,4 gehiago dago ikasketa maila-ertaina duten emakumeak baino, eta
aldiz, emakumeen % 3,6 gehiago dago ikasketa-maila altua duten gizonak
baino.
Goi-mailako titulazioa duten
emakume gehiago dauden arren, 2016an EBko zuzendarien herena baino ez ziren
emakumeak. Gainera, orduko soldatetan alderik handienak zuzendaritza karguetan
izan ziren (% 23 soldata baxuagoak emakumeentzat gizonentzat baino).
Europar Batasunean, 2016an
langabezia tasa % 8,7koa zen emakumeentzat eta % 8,4koa gizonentzat. Batez
beste, gizonen enplegu-tasa emakumeena baino handiagoa da (% 72 eta
% 61, hurrenez hurren). Hala ere, interesgarria da ikustea emakumeen eta
gizonen enplegu-tasen arteko aldea handitu egiten dela seme-alaben kopuruarekin
alderatuta.
Europan, seme-alabarik ez duten
familietan, lan egiten duten gizonen eta emakumeen arteko aldea % 8
handiagoa da gizonen alde, baina alde horrek gora egiten du familietan
seme-alaba gehiago dauden heinean (familiak seme-alaba bat duenean lan egiten
duten gizonak emakumeak baino % 14 gehiago dira; alde hori % 19koa da bi seme-alaba
dituztenean, eta % 29koa 3 seme-alaba dituzten familietan).
Hezkidetzaren ikuspegitik
begiratuta, eskola-jarduera guztiak planifikatzeko eta garatzeko ardatza izan
behar du orientazioak, eta bi sexuen partaidetza orekatua lortzea izan behar du helburu bizitzako
hainbat esparrutan: lanbidean, etxeko zereginetan, erabakiak hartzerakoan,
botere-postuetan, politikan...
Datuak ikusita, nire ustez, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko bi erronkarik nagusienak hauek
dira:
1. Orientazio hezkidetzaileak parte-hartze parekidea sustatu behar du.
Etxeko zereginen eta zaintzen bidezko banaketarekin lotutako helburuak sartu
behar dira hezkuntza-curriculumean. Etxeko lanak modu orekatuan banatuko balira
gizonen eta emakumeen artean, horrek eragotzi egingo luke emakumeek lanari edo zuzendaritza-postuei uko egin
behar izatea, lana eta familia bateratzeko zailtasunengatik. Orientazioa eta tutoretza, besteak beste, ikasle
ahaldunduak eta asertiboak egiten lortzera bideratu behar dira, edozein
erantzukizun-mailatan eta berdintasun-egoeran erabakiak hartzen parte hartu
ahal izateko tresnak izan ditzaten.
2. Orientazio hezkidetzaileak lanbidea izatearen garrantzia indartu
behar du. Emakumeek joera dute seme-alaben zaintza beren lan-bizitza baino
gehiago baloratzeko. Ikastetxeak lan-bizitzak independentzia ekonomikoa
lortzeko eta bizitza profesionalaren alderdia garatzeko duen garrantzia
transmititu behar du.
Nagorek egindako post hau
gomendatu nahi dut. Nik bezala, gizonen eta emakumeen arteko
lan-munduko desberdintasunei buruz idazten du. Zehazki, lanaldi partzialeko
lanaren portzentajeari egiten dio erreferentzia (% 75 emakumeei dagokie), eta
azalpen hau ematen du: “Guztiz lotuta dago zaintza lanen ardura femeninoa
delako ustearekin”.
Orientazio hezkidetzailearen erronkei
dagokienez, nirekin bat dator zainketen eta etxeko lanen banaketa orekatua
landu beharrarekin: “Bestetik, erronka handienetako orain arte hezkidetzan egin
dugun bidea ikusita, elkar ardura eta zaintzari merezi duen garrantzia ematea
dela uste dut, eta tutoretza saioetan landu beharra dagoela esango nuke (nork
bere buruaren eta besteen zaintza, garbitasuna, elikadura, etxeko
antolamendua…)”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina