Argi dago gizartea, gizartearen baloreak edota gizartearen jarrerak aldatu nahi/behar badugu, gizarte osoa inplikazioa behar da. Indarkeria matxista ez da bakarrik emakumeen arazoa. Betidanik, argi eduki badut indarkeriari zero tolerantzia, aste honetan are gehiago egiaztatu dut hori. Baina ez zaidana argi geratu ea gizartea nik -eta nire moduko jende asko ere- ulertzen dudan indarkeriaren kontzeptu berean mugitzen den. Mikromatxismoz osaturiko txisteak, komentarioak edota jarrerak ez ote dira indarkeriaren zati nagusi bat? Marina Marroquik horrela adierazten du eta hausnarketa gehiago egiten ditu: biolentzia matxista horretan bizitzea ez da okerrena, okerrena hortik ateratzea edo horri bizirautea da. Eta honen eraldaketarako/desagerrazteko aukera bakarra belaunaldi gazteen hezkuntza eta profesionalen formakuntza ona eta haien lana baino ez da.
“La sociedad aún no entiende lo que es la violencia de género”
Hemen utziko dizuet beste indarkeriaren eredu bat: “El órden de las cosas”. Bideo honek erakusten du indarkeria matxistaren errealitate gordinena.
Nahiz eta bideoa urte batzuk eduki partekatuko dizuet “Genero-indarkeriaren eskailera ziklikoa”ren azalpena. Gazteentzat oso argia eta erabilgarria da. Pepa y Pepe.
Beraz, orain arte ikusitakoarekin, lehenengo pausua irakaskuntzan indarkeria matxista zer den, mikromatxismoak identifikatzea, maitasun erromantikoa deseraikitzea izango zen. Honen ostean, mutilengan zentratu eta maskulinitate berriak eraiki eta bistarazi beharko genuke.
“Tejedores de una nueva masculinidad”
Eta guzti honekin batera, ezin da ahaztu “autodenfensa feminista”; gure neskatilak ahaldundu behar ditugu, eta tradizioz neskon autoestimua kanpotik eraiki badigute: zer guapa zaren, zer ile/begi politak dituzun. Tradizioz mutilei autoestimua barrutik eraiki dien bezala, neskei ere lagundu behar diegu barrutik eraikitzen: zer indartsu zaren, lortuko duzu nahi duzun guztia, zuk erabakiko duzu...
Eta horrela EZ esan ahal izango dute:
Aurreko edizioetako postak irakurtzen Nereren “Mundu osoko izurritea” aukeratu dut. Eta justu horregatik, izenburuagatik, beste batzuetan esan dugunez bezala, emakumea izateagatik berdin da munduko zer puntan egon mikromatxismo edo indarkeria matxista (agerikoa) jasotzeko aukera dugu.
"Nire gorputzak ez du zure iritzia nahi"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina