Kaixo!
Ni
Lore Etxebarria Etxaburu naiz, 21 urte ditut eta egun, pedagoga gisa aritzen
naiz Ikertze Kultur Elkartean. Bertan, genero eta hezkidetzaren gaiekin
zuzeneko lotura duten zenbait proiektuetan murgilduta nago, gai honek,
presentzia nabaria izan duelarik azken urteotan nire bizitzan.
Ikastaro
hau aberasgarria izango zaidalakoan eman dut izena, nerabe eta haurrekin lan
egiteko orduan hezkidetzan etengabeko formakuntza izatea funtsezkoa iruditzen
baitzait. Nire begirada kokatu, zabaldu eta nire eguneroko lanean aplikatu
ahal diren estrategia zein baliabide berriak partekatzea da nire xede nagusia!
Hala
ere, esan, ez naizela trebeegia sare sozialen kontuarekin eta onartu beharra
daukat, ez ditudala batere gustoko. Beraz, esan daiteke planteamendu hau erronka bat dela niretzat!
Parte-hartzeko
gogo handiak ditudan arren, lanez gainezka nabil azken aldian beraz, espero dut
blog honetan nire presentzia bermatzeko tartetxoa hartzu ahal izatea.
Kolore
edo animalia batekin identifikatzea zaila egiten zait, egunero ezberdin bat
aukeratuko bait nuke, beraz esan, errusiar mendi (denok ulertzeko, “montaƱa
rusa”) gisa identifikatuko nuke neure burua, asko eta modu intentsoan bizi eta
sentitzen baitut.
Aste
askotan partekatuko dugu espazio eta ikasketa prozesu hau beraz, plazer bat eta
animo!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina