"Feministak honaino heldu gara elkarrekin egon garelako, elkarrekin, begiz bei, besoz beso, gorputzez gorputz. Guztion ala guztion partehartzearekin, guztion ala guztion eskarmendua kontuan harturik, izen ezaguna dutenak eta anonimoak dirn parte hartzearekin. Feministak anonimoak ezinbestekoak dira. Eta horrela iraungo dugu, begiz begi, besoz beso, gorputzez gorputz, modu kolektiboan edo ez gara iraunduko"
Ideien zaparradak bueltaka dabilzkit buruan ikastaroa hasi naizenetik; autore bat aukeratzea, ekarpen bat nabarmentzea, ideak antolatzea zaila bezain interesgarria egiten zait. Kontzeptuak, begiradak, aktibismoa, ibildideak…Hau dena ordenatze aldera aste honetan zehar jasotako ideia batzuk plazaratuko ditut.
Genealogia baten beharra: Familietan gizonen abizenak mantentzen dira familiaren enborra eta indarra adierazteko, familiaren genealogia, historia. Feminismoaren historia ere ezagutu beharra dago. Feminismoa ez da beti zerotik hasten, eta belaunaldi batekoek aurreko belaunadikoen zordunak dira. Celia Amorósek aipatzen duen bezala, ez gara betiko parvenues izango.
Eta nola ezagutuko dugu mugimenduaren historia? Nire garaian (nahiz eta soziologia ikasi) beste mugimendu sozialekin batera aipatzen zen baina inolaz ere duen garrantzian sakondu. Gaur egun, nire inguruan daudenei galdetuta, esango nuke (eta agian ikasten dutenagatik) ikasketa arautuetan mugimendu feministaren ezagutza zabaltzeari ematen zaion denbora eta indarra nahiko murritza dela.
Mugimenduaren zainketa: Feminismoak azken urteetan eduki duen gorakada itzela izan da, euskal gizartearen kontzietzia areagotu egin da eta orain edonon feministak diren pertsonak daude. Baina Mari Luz Estebanek dion moduan, ez gara ibiliko feminismoa kontsumitzen beste produktu bat kontsumitzen dugun bezala? Eta honekin lotuta, feminismora iristen diren pertsona berriak alkizkakoan konprometitzen badira, nork zainduko du mugimendua. Kide askoko familia batean, etxean bisita ugari egon daitezke baian nor geldituko da etxeko sua zaintzen, nor arduratuko da amaren zainketaz?
Ideien jatorri kolektiboa : Kolektiboaren indarra ideien sorreran batera ibiltzera eramaten gaitu.
Kontzeptu batzuen erabilerarekin kontuz; Berriro Mari Luz Estebanen hitzetan oinarritzen naiz. Interkulturalitatea, transfeminismoa bera maiztasunez erabiltzen ditugu. Kontzeptu integratzaileak ikaragarri politak dira baina ez dira neoliberalismoak asmatutako tresnak izango errealitatea lausotzeko?
Gizartea zenbait aspektutan hobera aldatuz doa eta aldaketa horiek askotan legeetan jasotzen dira. Legeek emakumeen eskubideen urraketa babesten zuten, orain berriz legeek emakumeen zenbait eskubide babesten dituzte (pertsona askoren lan kolektiboari esker) eta zentzu horretan ukaezina da legeak inportanteak direla. Baina batzutan legeak eta errealitateak dionaren artean arrakala haunditzen da horrexegatik iazko post hau aukeratu dut; planteatzen duenarekin erabat bat nator gainera transmititzen dituen t gogoa eta ilusioa erakargarriak dira.
LEGEA GUTXIAGO ETA BENETAKO ERALDAKETARAKO EKINTZA ERREAL GEHIAGO!
Emakume feminista ospetsu eta ezagun asko izan dira eta dira; gurean gazteen artean indar handiarekin feminista gogotsu asko ditugu baina nire azkeneko aldarrikapen hau isilpean edo ozenki etxeetan emakume eta gizartearen alde jardun zuten eta jarduten duten euskal emakumeentzak da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina