2021/11/08

FEMINISMOAN HAZITA ETA HEZITA

Ideia pilo dauzkat burutik dantzan ikastaroa hasi zenetik. Ideiak eta kontzeptuak antolatzen zein barneratzen nabil oraindik ere. Batez ere, Hezkidetza eta Fenimismoa bateratzea lortzeko, "a priori" hain erraza izan beharko litzatekeena edo naturalki eman beharko litzatekeena, zenbat borrokatu behar dugun (denok) harritzen nau askotan.Hainbeste dago egiteko...

Aurreko edizioetako  hainbat sarrera  irakurri ondoren, hau aukeratu dut, nahiz eta kulturaren arabera feminismo mota desberdinak egon, guztien helburu nagusia emakumearen askatasuna eta sistema heteropatriarkala deusetatzea dutela helburu aipatzen duelako eta nire esperientzarekin nahiko arira datorrelako.


Nire inguruko pertsonek, senitartez ari naiz, ez dute feminismoa formakuntza akademikoan landu baina feminismoari dagozkien ezagutzak "etxean" bertan ikasi ditugu denok (neu barne). Lau belaunaldietako emakumeok bizi izan gara elkarrekin (hiru orain) eta etxe hontan, lanari dagokionez adibidez, denok IZAN gara berdin. 

Emakumeok etxea eta seme-alabak erantzunkizun bakartzat zuten garaian, nire amama jatetxe baten sukaldari nagusi eta aititerekin, ELKARREKIN, buru nagusi zen.
Aititek, seme-alabei gosaria egunero prestatu eta eskolara eramaten zituen. Jestu txiki hauek eta adibide lelo hauek, garai hartan (1940-50 aldera) feministak ziren nire ustetan. 

Horrelakoak etxean egunero ikusteak, feminismoa eguneroko heziketan barneratu zituen, eta garai hartan hain zaila zen independentzia lortzea ahalbideartu zion nire amamari hainbat aspektutan.

Txikitatik ikasi dugu atzetik etorri garenok ere, PERTSONAK garela (ez gizon, ez emakume) eta denok eskubide, erantzunkizun eta libertate berdinak ditugula eta errespetu berdina merezi dugula eta horretarako ez da feminismoan formakuntza akademikorik behar.

Azalpen txiki honekin, arbasoek, feminismoa zer zen jakin gabe, feminismoan hezitzea eta haztea  posiblea dela, lortu zutelaren adibide bat ikustarazi nahi dut. 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina