Aste honteko post-a jolas batekin
hasiko gara!
Jarraitzeko aurreko edizioetako post hau aukeratu dut
JENDARTE SEXISTA= HIZKUNTZAREN ERABILERA SEXISTA
Zer dela eta honako aukeraketa? Hasieran planteatzen dituen galderak hausnartzeko gunea irekitzen dute eta galdera horien atzetik ekarritako baliabideek ideia interesgarri eta gaur arte ezezaguna erakutsi dizkidate.
“Euskara eta feminismoa” aurkezpenean tesi edo idea hau agertzen da: Zaintzaren ideologĂa, euskera feminizaziotik eraikitzen denean eta feminizazioa euskeratik. Ideia polita iruditu zait, magalean hartutako ahurra zaindu behar duenaren sentimendu berberarekin bizi izanten dugu; euskera txikia eta ahula da horregatik babestu eta besarkatu behar dugu. Balore femeninoetatik eraikitako diskurtso freskoa da euskadunak egiten gaituena. Hau guztiagatik honako posta aipatu dut.
Eta daudenen artean Emakundek egindako gida hau gomendatuko dut: Hizkuntza, hitzak baino zeozer gehiago. EMAKUNDE. 1988. Gida ez da berria baina nire ikuspuntutik argia eta laburra da beraz erabilgarria dirudit. Hiru ataletan banatuta dago, hizkuntzaren garrantzia garapen pertsonalean, hizkuntzaren erabilera sexista eta androzentrikoa eta proposamenak hausnarketa eta aldaketarako.
Bukatzeko, jendeartean eta ikastetxetan hizkuntza sexista ez erabiltzeko erronkak non daude? Lehenengo pausoa gure hizkuntza sexistaz ohartzean eta onartzean datza. Amelia Barquinek dion moduan gure Agur jauna maitearen letra aldatzea eta behean agertzen den moduan ez dakar munduko zutabeak erortzerik.
Beraz hausnarketa egin ondoren ausartak izango gara eta pedagogia eginbehar dugu, orokorrean jendartean eta ikastetxean bai eta ikastetxeko dokumentuekin, familiekin (laneko eta etxeko familiak), ikasleekin, lankideekin…
Hizkuntzak gu erabiltzen gaitu hizkuntza guk erabiltzen dugun bezainbeste beraz, zaindu dezagun nola erabiltzen dugun zer esaten dugun eta nola esaten dugun, horrek denak eraikiko baitu bai gu bai gure giazartea.
Ezin dut bukatu post hau 2 abesti aipatu gabe:
1.Amelia Barquinek aipatutako Agur jauna bertsio berria
Agu,r jauna/eta andreak/agur t´erdi./Danak berdinak/einak gire:/zuek eta/bai gu ere./Agur, jauna/(e)ta andreak/agur t´erdi./Hemen gire/Agur, denak.
2. Patriarkatuaren kontrako borroka munduko bazter guztietan dagoela adierazten duen bigarren hau
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina