2021/12/11

Hizkuntza hitzak baino gehiago da

Post hau hasiko dut Teresa Meanaren hitzak erabiliz “Hizkuntza aldatzean mentalitatea aldatu egiten da eta mentalitatea aldatzean jarrera aldatu egiten da”. Mezua ezinbestekoa iruditzen zait hizkuntzaren erabilerak daukan garrantsia ondo barneratzeko. Pentsamendua eta lengoaia elkarrekin dabiltzate. Hori oso ondo dakigu hezkuntzan lan egiten dugunok; beraz, hizkuntzaren erabilera ez sexista ez da moda bat, ez da zerbait hutsala, guztioi aldaketa erraztuko digun tresna baizik.

Hemen utziko dizuet gai honi buruz sortu dudan letra-zopa. Ea aurkitzen dituzuen!


Beste urte batzuetako postetatik, honako hau aukeratu dut: Hitz-katea baino askoz gehiago, gutako bakoitzak gai honetan duen erantzukizuna nabarmentzen duelako, denok gara hiztunak, denok sortzen ditugu ideiak, denok gara aldaketaren subjektu aktiboak. Bere postetik hitz hauek azpimarratuko nituzke “...oraingoan eztabaida ez da hizkuntzalariek soilik izan dezaketenari buruzkoa, baizik eta hiztun bakoitzak hizkuntza horri ematen dion erabilerari buruzkoa. Eta erabiltzaileak hizkuntza horretako hiztun guztiak gara!”. 


Hizkuntza ez sexista gidei dagokienez “Despatriarcando los lenguajes” aukeratu dut. Kanariar Uharteetako Hezkuntza Sailak argitaratutako, Rebeldes de GĂ©nero bildumaren barruan. Gida oso zuzena eta freskoa da, oso bisuala. Ikasleei zuzenduta dago, baina nik ere klaustro kideekin erabiliko nuke.



Bilduma

Gida honetatik, eremu hezitzailean landu beharreko bi alderdi hauek aipatuko nituzke:  

- Hitz egiten duguna gara

- Beste hizkuntza batzuk

Lehenengoa, hausnarketarako dinamika bat sortzen duelako, eta bigarrena, praktikan jartzeko adibide argiak ematen dituelako.


Amaitzeko aipatuko ditut nire ustez oraindik ditugun erronkak bai ikastetxetan bai jendartean:

- Pentsamenduaren eraikuntzan hizkuntzaren erabilerak duen garrantzia aztertzeko hausnarketarako espazioak sortzea.

- Hizkuntza sexistak eta ez-sexistak banatzetik ihes egitea eta hizkuntzaren erabileran zentratzea.


- Hitzezko eta hitzik gabeko hizkuntzaren erabilera berrikustea, hezkidetzaren ikuspegitik.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina