2021/04/30
2021/04/29
Eta orain...
2021/04/28
MILA ESKER!
Badirudi agur esateko unea iritsi dela...
Bizi
dugun egoerak ikasturte gogor bati aurre egitea ekarri digu, eta
nahiz eta egoera ez den batere erraza, sentitzen dut ikastaroko
irakurketetan, blog sarrerak egiten, bideoak ikusten, artikuluak
irakurtzen, hausnarketak egiten..., murgilduta egon naizen une
horiek deskonektatu eta hazi egin nautela.
Egia
esan, askoz denbora gehiago eman izana gustatuko litzaidake, eta
sentsazio gazi-gozoarekin noa, gauza asko galdu ditudala uste
baitut.
Baina
beti egongo dira hor berriro hartzeko.
Izugarri gustatu zaizkit buruak eztanda egingo zidala uste nuen une horiek... batzuetan, aurrean nuena prozesatu eta ulertu nahi izateagatik, eta beste batzuetan, bizi garen sistema zapaltzaile honek eragiten didan amorruagatik. Badakit zaila dela ulertzen, baina hau guztia sentitzeak hazi egin nau.
Hemendik
aurrera ez diot utzi nahi gaian sakontzeari, begirada feministari
eutsiz joateari nire bizitzan eta, batez ere, nire lanean.
Eskola
gizarte honek behar duen pieza eraldatzaile eta bultzatzaile hori
izan dadin.
Amaitzeko, ezin dugu ahaztu...
2021/04/27
TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA... AURRERA!!
Haziak ereiten hasi ginen, eta ernatu dira fruituak. Eskerrik asko beste aldean egon zareten guztiei, ikastarokide zein irakasle, bidelagun gorakadetan eta beherakadetan. Ez dut ukatuko honaino iristea kosta egin zaidala, baina oso pozik nago egindako bidearekin.
Orain, arnasa hartu eta aurrera!! Beste hazi batzuk landatzen fruituak ernatzen jarraitzeko. Bide honek ez baitu bueltarik; ttipi-ttapa, ttipi-ttapa...
Eskerrik asko bihotz bihotzez 😉
2021/04/26
HASIERAKO PAUSUAK EMAN ONDOREN, JARRAIPENA ... BIZITZAN
Blog batean idaztearen esperientzia gustatu zait, aitortu
behar dut hasieran kosta egin zitzaidala, baina gero askatasun osoz idazten
gozatu dudala.
Ikastaroan zehar betaurreko moreak jarri ditut eta begirada
zorroztu dut ere, uste dut oraindik asko ikasteko daukadala baina hezkidetza
munduan murgildu naiz eta nire bizitza pertsonalean ere oso lagungarria izan
da.
Hainbeste indarkeria jasaten dugu eta hainbat forma
ezberdinak hartzen ditu. Lanbide Heziketan lan asko egiteko dago Hezkidetzan,
Ikastetxe guztiek egiten dute borroka kalitatezko mila zigilu izateko eta
erreferenteak izateko, eta ahaztu egin zaie, hezkidetzagatik eta
berdintasun-planengatik zigilurik ematen ez badizute ere, haien alde lan egitea
eta ikastetxearen misioan, ikuspegian eta balioetan sartzea askoz ere gehiago
eta hobeto hitz egiten duela haiei buruz, eta lana egiteko dago daukagun behar
eta eskubide hauetaz jabetzen garen arte.
Ikastaroan zehar egindako lanekin argazki muntai hau aurkezten dizuet.
MILA ESKER ASTE ZORAGARRI HAUENGATIK, ESPERIENTZIA APARTA IZAN DA, ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ
IBILIZ EGITEN DA AURRERA!
22 astez ibili gara hainbat hezkidetza gora eta behera. Zenbat hausnarketa eta zenbat irakurketa.
Niretzat oso aberasgarria egin zait , guztion artean egin dugun elkartrukea. Ikaskideek egindako hausnarketak, eskeinitako baliabideak, sortutako Memeak, akrostikoak... IRUDIMENARI ekinez BERDINTASUNERANTZ abiatu izan gara. Eta bide batez, teknika teknologiko berrietan murgiltzen.
Ikastaroa oso INTENTSOA , AKTIBOA eta ABERATSA dela esangu nuke.
Astero astero guztiz elkar lotuta dauden gai ezberdinen inguruan informazioa bilatzen, hausnarketa egiten, idatziz, sortzen...ibili gara. Guztiek ikuspuntu eta izaera ezberdinarekin, baina guztiei lotzen digun idea berdinarekin HEZKIDETZA.
Hezkidetza arloan lan asko eginda badago ere , askotan lan hau ez ezaguna egiten zaigula ikusi dut. Emandako aurrera pausuak itzelak izan badira ere, oraindik lan pillo bat daukagu egiteko Hezkidetza, berdintasuna, feminismoa, aniztasuna... gure jendartean zabaltzeko.
Zenbat hitz, termino, definizioa, irakurketa ikasi ditugun eta orain bakoitza bere esparrura hegan bueltatzen garenean, guzti hauek zabaltzeko ardura hartu beharra daukagu. Ilusioz eta umorez, baina hain errotuta dagoen sistema hetereopatriarkal honi aurre eginez.
Bukatzeko ondorengo abestia konportitu nahiko nuke "AURRERA GOAZ"
Korronte latzen aurka igerian ibiltzea
Noiz iritsiko ote zaigu gainbehera ordua?
Belarrondokoa jasotzeko prestatu masaila
"No hay problemas, todo va bien",
Esaldi hori ez dago salgai hemen
"Don't worry be happy" it's not like that,
Be happy so happy but take care about facts
Aurrera goaz, urtzen den izotz ura
Aurrera goaz, itsasorratza azaldu da
Aurrera goaz, ilunean argia
Aurrera goaz, berriz jaio egin gara
Zenbat denbora eskuko hatzak hozka etengabean
Gure barnean aurkitzen den deabru kabroi hura
Ideiekin nahasia ibiltzen zaigu dantzan
Okerrak hoberantz saiatuz bideratzea
Aurrera goaz
Urtzen den izotz ura
Aurrera goaz, itsasorratza azaldu da
Aurrera goaz, ilunean argia
Aurrera goaz, berriz jaio egin gara
Momentu beltzetan ikasgai latzenak dira gainditzear
Sua piztea ez zen erraza izan orduak sartu beharra
Aurkitu da laberintoan dagoen irtenbidea
Abesti bat gogoratzeko, biharra birsortzea
Aurrera goaz urtzen den izotz ura
Aurrera goaz, itsasorratza azaldu da
Aurrera goaz, ilunean argia
Aurrera goaz, berriz jaio egin gara
Aurrera goaz
Aurrera goaz
Aurrera goaz
2021/04/25
AURRERA GOAZ!!
Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroa, beste bizi-une zeharo desberdin batean iritsi da neurera. Berritzegune batean hasi nintzen lanean, Hezkidetza eta Elkarbizitzako arduraduna izendatu ninduten eta gaiaren inguruan ikasi nahian nenbilela animatu nintzen ikastaroa egitera. Horrez gain, dana ondo bidean, ikastaroa bukatu bitartean, ama izango nintzen, beraz, ikastaroa egiteko beste arrazoi bikain bat ere banuen.
Aurrerapen pertsonalen artean aipatu nahi nuke ere, astero egin behar izan ditugun lan hauetan hartu dudan abilezia! Blogeko lehenengo sarrera egin nuenean makina bat zalantza, kezka eta buruhauste izan nituen, eta hemen nago momentu honetan lasai pantailaren aurrean idazten!
Nire sentipena da ikastaroan zehar erritmo azkar batean murgilduta egon naizela eta ez didala utzi ikastaroari atera niezaiokeen zuku guztia ateratzen. Dena den, dagoeneko aplikatu ditudan eta aplikatuko ditudan ezagutza garbiak eta hamaika baliabide eramaten ditut, materialek ere nirekin jarraituko dute, beraz, edateko beharra dudanean laranjei zukua ateratzen jarraituko dut! Eta ez pentsa, gurpil ero honetan bueltaka nenbilela gozamenerako parada asko izan ditut: ikastarokideen ekarpenak eta iritziak irakurtzea plazerra izan da eta irakasleek proposatu eta idatzitako irakurketek hausnarketarako mila momentu on eman dizkidate.
Ikastaroari ondorengo hitz/sentipenak lotzen dizkiot: ITXAROPENA, hezkidetzaren bidetik, besteak beste, hainbeste behar dugun mundu parekide eta justuagoa lortuko dugulako. ABERATSA, edukiei dagokionez horrelakoa iruditu zaidalako eta ERABILGARRIA, esan bezala, erraz eta ez hain erraz aplikatu daitezkeen hezkuntza baliabide asko topatu ditudalako.
Jendeari orokorrean zalantzarik gabe ikastaroa egiteko esango nieke. Are gehiago, hasi naiz dagoeneko nire ingurukoen artean kanpaina egiten, jakin badakidalako, pertsona horiek aktibatu eta motibatzeko balio izateaz gain, irizpide garbi batzuk eta egiteko mila aukera zehatz jasoko dituztela.
Beraz, 22 aste hauetan lan talde polit hau osatu duzuen guztiontzat esker oneko hitzak ditut bakarrik, bihotzez,