2022/02/13

Genero identitatea arimaren genea


Aste honetan genero-identitateen errealitateari hurbiltzeko nahian  Zauriak dokumental ederra aurkitu dut, bereziki aholkatzen dizuedana, osasun mentalaren, sufrimendu psiko-sozialaren eta genero-bizipenen arteko arte lan itzela.  Genero-identitatearen  eta psikopatologizazio prozesuen harrema ikustarazten du. Zaugarritasuna, zainketak, generoa, ondoeza, jendartea, marjinak....narratiba poetikoaren barruan. 

Eraikuntza pertsonalak eta sozialak prozesu  konplexuak dira eta elkarri lotuak daude. Denok ados gaude, eskola ez da erakunde neutroa, eskolak patriarkatuaren ideologia zabaltzen du eta azterketa kritikorako mekanismoak lausotzen ditu kurrikulum ezkutua erabiliz.

 Pentsa dezakegu  genero identitateen inguruko auzian posturak biguindu direla (Genero Nortasunaren Nahasketa DSM-5tik aterata dago adibidez) baina ibiltzeko bidea luzea da oraindik. 


Post hau aukeratu du:Abesbatzan ahots guztiak dira beharrezkoak  eskaintzen diren baliabidez aparte,  kurrikulum ezkutuari egiten dion aipamenengatik. 


Kurrikukum izkutuaren barruan aztertzerakoan  galdera anitz aipa ditzakegu: Zenbat denbora erabiltzen dugu neskekin harremanatzeko eta zenbat mutilekin? Nola adierazten dugu autoritatea?Espazioen erabilera orekatua emanten al da? Neskekin eta mutilekin tratatzen ditugun gaiak? Emozioen laketan aritzen gara? Alderdi kognitibo eta psikologikoak modu dikotomikoan jorratzen ditugu?a Espektatiben desoreka, bai ala ez? Komunikatzeko eta jazteko erak?...




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina