2022/02/28

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA


 

Aste honetan, ideia zein kontzeptu ugari landu ditugu heziketa afektibo-sexualaren inguruan, eta hausnarketarekin hasteko, honako bi hauek azpimarratu nahiko nituzke:


Eskolako materia guztiek maitasun-eredu bakarra transmititzen dute; maitasun erromantikoa, osagarritasunaren ideia, derrigorrezko heterosexualitatea eta dominazio-meneko harremanen naturalizazioa (Lucas Platero) 

Eskolak hezikerta afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Hezkuntzaren erronka nagusia, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea


Pertsonalki, egungo hezkuntza afektibo-sexualak eta gazteriaren artean ematen diren harremanek, asko arduratzen naute, eta sexu-hezkuntzak nerabezaroan duen garrantziaren ideiak, presentzia nabarmena izan du nigan azken astean. Izan ere, etapa honetan eraikitzen da izaera fisiko, psikologiko, afektibo eta intelektualeko aldaketak dituen identitatea. Nerabezaroa, garrantzitsua da oso bizi-zikloaren barruan; gazteek beraien identitate pertsonala indartzen dute genero-identitatearen bidez, testuinguru soziokultural zehatz batean murgilduta zein honek baldintzatuta, eta identitatea sexuaren arabera prestatzeko edukiak dibersifikatzen dira.


Sexualitatea nortasunaren garapenarekin, gizarte-egiturekin zein harreman sozialekin estuki lotuta egonik, adin horretan, funtsezkoa dela deritzot autoestimuaren eta autokontzeptuaren gaia lantzea, norbere burua ezagutu eta onartzeaz gain, harreman sozio-afektiboak ulertu eta hobeto kudeatzen ikasteko.


Bestalde, Lucas Plateroren erreferentziari heldu, eta esan, maitasun eredu hegemonikoa patriarkala den heinean, heterosexuala dela, eta testuinguru horretan, ordena soziala sortze zein birsortze aldera jabetza pribatua, indibidualismoa, kontsumismoa edota lehiakortasuna oinarri gisa aldarrikatzen dituen unetik, kapitalismoaren parte ere badela. Horregatik, botereak maitasuna ere zeharkatzen duenaren ustea daukat, harreman sozialak ulertzeko eta antolatzeko ideología kultural hegemoniko oso bat duelako atzetik.


Beraz, berarekin bat etorri, eta esan, maitasun erromantikoa, mendebaldeko maitasun eredu hegemonikotzat hartzen dela, maitasun modu horrek definitzen dituelarik bi sexuen artean ezartzen diren harreman afektibo-sexualen zuzendaritza politiko, intelektual eta morala, honek eragin zuzena duelarik gazteriaren harreman afektibo-sexualetan.


Egoera honen aurrean, hezkuntzan dauden erronkak honako hauek dira:

- Egungo hezkuntza sistema erreparatuz gero, ez dago sexu hezkuntza aurrera eramateko beharrezkotasunik, eta ondorioz, sexu hezkuntza integralik; gaiarekin lotura duten proiektu gehienak, noizbehinka gertatzen dira, hauen baliabide iturri nagusia, diru-laguntza puntualak direlarik. Nire ustez baina, beharrezkoa da nerabezaroko sexu-hezkuntzari berehala ekin eta edukiak modu argi batean egituratzea.

- Aniztasun afektibo-sexualarekiko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lantzea

Irakasleen etengabeko formakuntza

- Hezkunza komunitatea ahalduntzea testuinguru sozial- familiar- edota eskolarrean gerta daitezkeen gatazke ezberdinei aurrea hartzeko zein hauek ahalik eta modu egokienean kudeatu ahal izateko.


Baliabideei dagokienez, esan, beti unitate didaktikoak zein eduki zehatzak erabili beharrean, badaudela beste hainbat modu landu nahi den hori jorratzeko. Esaterako, lan egiten dudan elkartean, Vaivén Produccionesen Lotsagabe antzezlanarekin aritu gara lanean; helburua, antzerkiaren bitartez, nerabeekin eremu honetan eguneroko bizitzan sortzen diren gatazka eta larritasunei buruz komunikatu ahal izatea da, gazteak hausnarketara gonbidatu eta geure ezagupen eta esperientziatik, sexualitatea indarrean sartzen den uneko aldaketa, aztorapen eta euren gorputz eta garunean sortzen diren krisiarekin lagundu ahal izatea, aldaketa hauek guztiak ahalik eta normal eta osasuntsuen bizi ahal izateko asmoz. Behin antzezlana ikusita, dialogo filosofikoaren bidez, hezkuntza afektibo-sexualean especialista den profesional batekin elkarrizketa izaten da. Proiektu hau, Kultura Eskolaren bidez zabaldu eta eskaini dugu aurten. Hona hemen bideo bat:



Bestalde, aipatu, Oihanaren EGIN DEZAGUN blogean eskuragarri  dagoen Nerea sanchoren hitzaldian parte-hartu nuela eta eskura utzi duen bideoa, oso gomendagarria iruditzen zaidala. Arremanitz Kooperatibak izugarrizko lana egiten du gai hauetan, beraz, beraien web orria eskuragarri uzten dut hemen inork kuxkuxeatu nahi badu ere: ARREMANITZ KOOPERATIBA – Tratu Onak, Parekidetasuna eta Sexologia

 

Azkenik, esan, pasaden urteko Osasun Sexuala, Beste osasun mota bat sarrera aukeratu dudala egindako ekarpenak oso ineresgarriak iruditu zaizkidalako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina