2022/02/19

Identitatea bizi

 

Aste honetan Carmenen post-a aukeratu dut: Mundua eraikitzen dugun pertsona-eredu berriak. Oso interesgarria iruditzen zait, aniztasun sexualaren kontzeptuan sakontzen baitu, hiru kontzeptu ezinbestekotatik abiatuta: aniztasuna, sormena eta legezkotasuna.


Bere Blog-sarrerako esaldi bat azpimarratu nahi nuke: Aniztasun sexualak lotura du pertsonen duintasunarekin eta intimitaterako, autonomiarako eta urrakortasun-printzipiorako eskubidearekin.

Eskubideen gaiarekin jarraituz sensibilizaziorako eta hausnarketarako bideo bat uzten dizuet, Me gusta cuando eres tĂș, geure ikasgeletan aurkitzen ditugun errealitate anitzak kontuan hartzeko. Film laburrak desgaitasuna duten pertsonek aniztasun sexualaz hitz egiten denean jasaten duten diskriminazioa aldarrikatzen du, eta anitza bihurtzen da, LGTBIfobiari aurre egiteaz gain, kapazitismoari, gehiegizko babesari edo paternalismoari ere aurre egiten baitiote, besteak beste. Benetan interesgarria.


Honetaz aparte, material hauek gomendatu nahi dizkizuet, haien artean gidak eta unitate didaktikoak:


- "Ortzadar gara". Unitate didaktikoa

- "Musuak" Unitate didaktikoa

- "Esterotipoak apurtuz: Hezkidetza, generoa eta transgeneroa" Unitate didaktikoa

- "Feminitate eta maskulinitate alternatibo, askotariko eta berdinzaleak eraikitzen" Gida

- "Genero eta aniztasun sexualerako Gida". Gida


Bukatzeko, hitz egin dezagun erronkei buruz, nire ikuspuntutik, jendarte honetan dugun erronka nagusia homofobia gainditzea da. Genero-estereotipoek lotura zuzena dute, agintzen digutelako nolakoak izan behar dugun, nola adierazi behar dugun zer garen, nor maitatu behar dugun. Horrek guztiak sailkapen bitar batera garamatza, eta bertan definitu eta etiketatu behar dugu geure burua. Espazio seguruak eraiki behar ditugu, pertsona bakoitza askatasunez gara dadin. Eskola-jazarpeneko kasu asko alderdi horrekin lotuta daude, desberdintasunarekiko errespetu faltarekin. Zeintzuk dira borrokarako armarik onenak?. Alde batetik, prestakuntza txikitatik, eta bestetik, jendartean aniztasunaren bisualizazioa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina