IDENTITATEA, PARADOXA BIKAINA
Ohartzeko
gauza bat da IDENTITATE hitzaren etimologiari jarraituz (latinezko idem= gauza berbera, berdina) bukatu duela justu kontrako esanahiarekin. "Nik nire identitatea
daukat" esaldiarekin aldarrikatzen al nago DESBERDINA naizela ala BERDINA?
Eta edozein kasutan, NOREKIKO? Honekin esan nahi dot nire ustez IDENTITATEA beti
eraikitzen dugula norbaitekiko. Ez dagoela erabateko askatasunarekin eraikitzen
den identitaterik. Hortaz, benetan bai dela identitatea hitzaren eratorrizko esanahia errealitatea
gehien islatzen duena. Ondorioz, agian askatasuna bakarrik egon ahal da NORBERE
ERABAKIAN ea NOREKIKO nahi duzun izan berdina.
Iazko ikastarokideen arteko post hau aukeratu dot:
“NI HORRELAKOA NAIZ”
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/ni-horrelakoa-naiz.html
Lehendabizi
tratatzen dituen kontzeptu aukeragatik: elkar errespetua, curriculum ezkutua, eta estereotipoak.
Azterketa ez bada sakona ere, modu argian tratatzen ditu. Jarraian berak bere
ikaskideekin egindako esperimentu soil bat azaltzen du, emaitza onekin gainera.
Azkenik estereotipoak azaleratzen dituen bideo umoretsu bat proposatzen du.
Identitateen
garapenean zein da curriculum ezkutuaren eragina?
EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza
Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023). Plan
honek honela diƱo:
“Berdintasuna sartzea, ezkutuko curriculumean eta ageriko curriculumean. Ezkutuko curriculumetik, bestalde,
irakasleek, familiak eta ikasleek besteekiko interakzioan gauzatzen dituzten arauak,
balioak, jarrerak eta portaera berrikusi behar dira. Genero-sozializazio
desorekatua eta horrek ikastetxeetan ezartzen diren harremanetan duen eragina
aztertu behar dira”.
Ez
dago inolako zalantzarik ikasleek identitatearen eraikuntzan determinanteak
izango direla guztiz curriculum ezkutuko arauak balioak eta jarrerak.
Aipatu itzazu zure inguru hurbilean genero-identitateen inguruan
behaturikoak. Zein dira erronkak?
Azken finean eskubideak idatzita egotea da benetako bermea ikasleentzako. Eskubiderik gabe ez dago askatasunez norbere identitatea eraikitzeko aukerarik.
Azkenik, hezkuntza eta genero identitatea garatzeko eskubidea lantzeko 10 bideo desberdin proposatzen dira hurrengoko webgunean:
10 bideo horietatik orain hurrengoko hau proposatzen dotzuet:
Bideoak Angel eta Jazminen istorioak kontatzen ditu. Angel mutil trans bat da, eta aitzaki hori dela eta etengabe jazarpena pairatzen duena. Jazmin lesbiana gaztea da, eta askotan gizartearen eta bere senideen presioei aurre egiten die, ez baitute onartzen bere izaera. Film labur honetan, LGTBI siglekin identifikatzen diren pertsonek gaur egungo gizartean gainditu behar dituzten egoerak agertzen dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina