Azaldutako ideia guztietatik hauxe azpimarratuko dut: "genero identitatea ez da garena, batez ere, egiten duguna da". Zalantzarik gabe, ikuspegi horrek identitateen eraikuntza sozialaren ideia azpimarratzen du, besteen aurrean egiten duguna gara.
Ildo horretatik, hauxe da aurreko ediziotik aukeratu dudan sarrera: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/nola-egon.html
Zalantzarik gabe hainbat erronka daukagu; besteak beste, curriculumean identitate anitzak dituzten pertsonei ikusgarritasuna eman behar diegu. Ezinbestekoa da identitate anitzak ezagutaraztea, eta genero identitateen kontzeptuak argi izatea. Horrez gain, eurek urratutako bide eta borroken berri eman behar diegu. Bide horretan, identitate anitzak dituzten pertsonak erreferente bihurtu behar ditugu, adibidez, ZuriƱe Baztan:
Gure ikasleek ere formakuntza behar dute; genero aniztasuna aintzat hartzeko, eta horrela, norbera izaten ikasteko konpetentzia erdietsiko dugu. Gainerako zehar konpetentziekin batera.
Bukatzeko, aipagarria iruditzen zait NAIZEN elkartea. Web-orrialdean oinarrizko informazio ugari aurkitu daiteke trasnsexuaktitatearen inguruan, benetan baliagarria: https://naizen.eus/eu/oinarrizko-ideiak/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina