Identitatearen
eta genero-identitateen munduan murgildu gara asteon, irakurri eta jorratu
dudan orok, azken hilabetean irakurri dudan Amelia Tiganusen La revuelta de las
Putas liburura eraman nauelarik. Izan ere, autoreak aktibista feminista,
hezitzaile, eta identitate bila dabilen idazle gisa definitzen du bere burua; “puta
zoriontsu” gisa ezarritako identitea ez dena edota “prostituta ohi” gisa erez.
Emakume
horrek, beste identitate batzuk ezagutzeko zein bizitzeko eskubidea du,
biktima-identitate horretatik aldenduz -hori ere inposatua-, nahi duena izatera
pasatzeko. Oso interesgarria eta gomendagarria egia esan!
Lehendabizi,
Eugenekin bat egin, eta azpimarratu, nire ustez ere ez dagoela erabateko
askatasunarekin eraikitzen den identitaterik, hau, beti egongo baita faktore
ezberdinek baldintzatuta: gizarte motak, kulturak, ezaugarriak, harreman
interpertsonalek, familiarrek edota hezkuntza testuinguruak adibidez. Nahiz eta
hein batean banakako eraikuntza pertsonala izan, ezin da ukatu eraikuntza
soziala ere badenik.
Gainera
nabarmendu, identitatea ez dela zerbait estatikoa, guztiz kontrakoa, uneoro aldatzen
joango baita hau. Honekin lotuta, hezkuntzaren arloan, identitatearen
garapenean ezkutuko curriculumak duen eragin nabarmena jorratu genuen aurreko
blokean:
Etengabe
eta abiadura handiz aldatzen eta berreraikitzen ari den mundo moderno likido
baterako hezi beharrean, kultura solidoa transmititzen jarraitzen da, eta
legez, hitzez zein teorian berdintasunean bizi garen arren, mezuak, errealitatea
eta egunerokotasuna bestelakoa da; sexu-genero sistema bitarraren arabera bizi
gara eta egungo hezkuntzako curriculumaren bidez hau iraunarazten da.
Horregatik,
funtsezkoa da curriculum ezkutuaren bidez modu inkontzientean transmititzen
ditugun mezuak aztertu, eta hauek hezkidetzaileak izateko birformulatzea.
Kasu
honetan, pasaden urteko Ni
horrelakoa naiz posta aukeratu dut, zehatza eta sintetikoa iruditu zaidalako,
zeinetan kontzeptu garrantzitsu asko barnebiltzen diren; aniztasuna,
errespetua, hezkuntza eta bereziki, egunerokotasunean ematen diren egoeren
aurrean modu hezkidetzailean ekiteko jarrera.
Guzti
honen harira, Ikertze Kultur Elkarteak eta Calcuta Ondoan GKE-ak 2020.urtean
antolatutako Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresuko laburpenaz
gauzatutako material didaktikoa uzten dut hemen: Begiradak.
Esperientziak. Saretzeak.
Zuen
interesekoa izango delakoan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina