Identitatea
bide bat da. Bizitzan zehar ibiltzen
duguna eta guk geuk eraikitzen duguna, jendarte batean gauden neurrian. Eskolak
ere paper garrantzitsua dauka gure identitate hori modu libre eta positiboan
eraikitzeko aukera izan dezagun.
Iazko blogeko sarreretatik
honakoa aukeratu dut. https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/nola-egon.html
Izan ere, asko gustatu
zait edukia laburbiltzeko erabili duen esaldia, egoteko moduari erreferentzia
egiten diona.
Eta, orduan, identitateen
garapenean zein da curriculum ezkutuaren eragina? Nire ustez, honakoa:
- - Gure edukietan,
genero-identitateari dagokion aniztasuna erakustea
- - Genero-identitateari
buruz hitz egiteko espazioak eskaintzea.
- - Genero-identitateari dagokion esku hartzeak egitea.
Nire inguru hurbilean
genero-identitateen inguruan behatuta, batez ere gurasoen kezkak ikusi ditut.
Haur eta nerabeen garapenean genero-identitatearekin egon daitezkeen gatazken
aurrean, gurasoak kezkatuta nabaritzen ditut. Batzuek ezezagutza dutela diote,
formazio falta, eta ez dakit zelan lagundu seme-alabei egin beharreko bidean.
Beste batzuek, gutxienekoak, negazioa adierazten dute edo zuzenean ez dute
gaiaz ezer jakin nahi. Hori bai larritzekoa. Zein dira erronkak, orduan?
- - Guraso zein hezitzaileei
formazioa eskaintzea.
- - Gaia
tratatzeko espazioak sortzea.
- - Ume edo
nerabeekin ere lanketa egitea.
- - Aholkularitza.
Gaiarekin lotutako Gomendio
batekin amaituko dut gaurko blog sarrera.
https://www.youtube.com/watch?v=7_oPwXOwOQY
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina