Sarrera hau gomendatzen dut gatazkeei aurre egin, idatzi duen pertsonari bezala, niri ere oso interesgarria iruditzen zaidalako "kultura positiboaren" gaia. Sarreran aipatzen ditu lan egin behar diren bost eremu:
- Kontzientzia hartu
- Curriculuma
- Banakako tutoretza
- Partaidetza
- Antolakuntza
Uste dut, bigarren hezkuntzan behintzat, ez dela lantzen gatazken problematika. Askotan, irakasleak ez daki nola kudeatu ikasleen arteko gatazka bat ikasgelan, eta ikasketa-buruarengana bideratzen du. Irakasleoi formakuntza falta zaigu gelako gatazkak ondo kudeatzeko. Funtsezkoa dela uste dut, eta askotan ahaztu egiten da.
Bideo honetan https://www.youtube.com/watch?v=JRcjzzn1w24 gurasoei azaltzen zaie nola lagundu seme-alabei gatazkak konpontzen. Ematen dituen tresnak irakasleentzat ere baliagarriak dira:
- Komunikazioa haurrarekin, bere ikuspuntua eta nola sentitzen den azal dezan
- Gatazka baten aurrean nola jokatu irakastea
- Azaldu helburua ez dela inork irabaztea, baizik eta akordio batera iristea.
Beste aldetik, honako artikulu hau ere gomendatzen dut El conflicto desde una perspectiva de género. Artikuluaren sarreran genero-ikuspegiaren garrantzia aipatzen da:
"Gatazka beti dago presente gizakien arteko harremanetan, gizakien sexua edozein dela ere. Hala eta guztiz ere, emakumeen eta gizonen arteko elkarrekintzan, boterearen desberdintasunak funtsezko zeregina du tentsio-sortzaile gisa, eta gizonek eta emakumeek aurre egiteko baliabide motak ere desberdinak dira".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina