2022/10/17
Aurkezpena
Amaia Cura naiz. Ingelesez esaten den moduan ni naiz “ a woman of a certain age”. Hau da, ez naiz batere gaztea. Hau da , agian , hemen ez egoteko arrazoia. Hobe egongo nintzateke beste gauza bat tradizionalagoa egiten baina ez hemen nago. Pentsatu gabe nire bizitzan izan ditudan jarrerak ulertzeko. Gizarte patriarkalak nigandik espero zuen zelako nola jokatu dudan ulertzeko. Zergatiak planteatzeko eta erronka berriak izateko
Duela urte batzuk, nire bizitzako une zail batean, hezkidetzako arduradun izendatu ninduten. Nire eskoletarako testuak edo bideoak aukeratzen nituenean, beti saiatzen nintzen emakume indartsuak aurkezten, liburuek batzuetan gizonen lorpenak baino ez baitzituzten jasotzen. Uste nuen proiektua aurrera eramatea posible zela. Handik gutxira konturatu nintzen bakarrik ezin nuela. Batxilergoko ikasleengana zuzendu nintzen . Haien laguntzari esker burutu ahal izan dut. Nirekin batera ibili dira nire gabeziak erakusten eta ikusarazi dizkidaten ideiak , kontzeptuak ….Horiei esker aurkitu ditut nire gabeziak
Online ikastaro bati buruz gehien kezkatzen nauen alderdietako bat horixe da: online dela. Maila digitalean ezer gutxi eskain dezaket. Erabiltzen dudan mundu bat da, baina segurtasun falta asko sortzen dizkit. Badakit nire lankideei laguntzeko sare bat dudala, baina haiek ez dira beti nirekin egongo. Espero dut behar besteko gaitasuna izatea online lan egin ahal izateko. Ikasteko gogoa da faltako ez zaidana
Badirudi ez dudala ikastaro birtualik egin, baina egin ditut eta eskertzen dut, nire bizitzako alderdi guztietan bezala, bestearekiko pazientzia. Ez gara denak berdinak. Ez gatoz eta ez goaz leku beretara. Mila bide egin ditzakegu gure helburuak betetzeko
Ez dut uste kolore batek definitzen nauenik. Egun bakoitza kolore bat da. Gauza bera gertatzen da musikarekin. Egunero bere musika dauka. Animaliak dira gainditu gabeko nire irakasgaietako bat. Beti esan dut nire bizitzako uneren batean terapiaren bat egin beharko zenukeela animaliekiko sentitzen dudan izua gainditzeko.
#Amaia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina