2022/10/17
IRAKASLEAK ERE SAREETAN BLAI
Zalantzarik gabe, gaur egungo gazteek ordu asko ematen dituzte sare sozialak erabiltzen.
Ez da jarduera negatiboa. Sare sozialek informazioa eskaintzen diete, era guztietako
jendearekin harremanak izateko aukera. Ikastetxeen funtzioa argia da: ikasleen espiritu
kritikoa indartzea, beren bizitzako alderdi guztietan erabaki informatu onenak hartzen
laguntzea. H ala ere, ikasleek ez dute guregana jotzen arazoak sortzen direnean, seguru
asko eskola atzetik doalako beti suak itzaltzen, edo gutako batzuk, zoritxarrez sartzen
naizenen artean, ez garelako proaktiboak izan sare sozialen erabileran. Askotan berdinen
artean bilatzen dute irtenbidea.
Ianire Estebanez (La ciberviolencia hacia las adolescentes en las redes sociales - Instituto
Andaluz de la Mujer- 2018) sare sozialetan parte hartzera animatzen gaitu, gure ikasleen
errealitatea ezagutzeko eta, horrela, erreferente izateko. Laguntza ematera animatzen
gaitu gure irakasgaien edukia alde batera utzita.
Asken urte hauetan konturatu naiz beste ikasle batzuengan ere oinarritu gaitezkeela:
erreferente bihurtu. Ikasle zaharragoek modu seguruan nabigatzen lagun diezaiekete
ikasle gazteeii, erabaki egokiak hartzen lagunduz. Gure begiek bezala joka dezakete
arazoak detektatu ahal izateko.
Hezkuntza guztion lana da. Afrikako esaera zaharrak dioen bezala: haur bat hezteko tribu osoa
behar da.
#Amaia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina