2022/10/15

Baina, benetan dakigu zer den hezkidetza?

    Ariketari jarraituz, nire inguruko 6 pertsonari hezkidetza zer den galdetzean, askotariko erantzunak jaso ditut. Orokorrean, lantokiaren edota inguru soziokulturalaren araberako erantzunak jaso ditut. Kontextu horren arabera, batzuk besteak baino "jarriagoak" daude hezkidetzan.

    Hurrengo taulan bildu ditut jasotako emaitzak: 

Pertsona

Hezkidetza hitza entzun duzu?

Zer da?

Ildoak

Bigarren hezkuntzako irakasle bat

 

Bai

Umeak genero-estereotiporik gabe heztea

Pentsamendu kritikoa eta berdintasun erreala

Lanbide Heziketako irakasle bat

Bai

Generotik at egiten den hezkuntza

Genero roletatik at heztea

Lehen hezkuntzako ume baten aitona

 

Ez

Ez dakit

Ez dakit

Kuadrilla-kidea (seme-alabarik gabea)

Ez

Ideiarik ez

Ez dakit

Kuadrilla-kidea (seme baten gurasoa)

Bai

Neska eta mutilak berdintasunean  heztea

Feminismoa

Kuadrilla-kidea (seme-alabarik gabea)

Bai

Berdintasunean oinarritutako heziketa

Berdintasuna

    

Hezkidetzaren inguruan ikusitakoan oinarrituta eta hezkidetza zer den pentsatzean, burura etortzen zaizkidan hitz edota esaldiekin AKROSTIKOA osatu dut:



    Bestetik, gaiarekin erlazionatuta, aurreko edizioetako #Maritxuren sarrera gomendatu nahiko nuke, ekarpen interesgarriak egiten dituela uste baitut eta hezkidetza zer den jorratzeko material interesgarria bildu duelako.

 

Link-a: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/10/hezkidetzan-kokatzen.html


Azkenik, ikerketetan oinarrituta, hezkidetza lantzeko milaka argudio topa ditzakegu, baina inguru hurbilean hezkidetza lantzeko 5 arrazoi nagusi nabarmenduko nituzke:

 

v  Gaur egungo gizarteak oinarrizko aldaketak eskatzen dituelako.

v  Genero bitarrean identifikatzen ez diren pertsonengatik.

v  Indarkeria matxistarekin errotik desagertarazteko.

v  Askatasunez bizitzeko eskubidea bermatzeko.

v  Estereotipoekin amaitzeko.


  Hemen uzten dizuet gaiarekin zerikusia duen Quinoren bineta bat. 






2022/10/12

Emakumeen presentzia Zientzia-Teknologian gure eskuetan dago

Zientzia eta teknologiako karreretan emakumeen presentziari buruzko datu batzuk nahiko kezkagarriak dira, joan den mendeko datuak direla pentsa baitezakegu.
Espainiako unibertsitateetan matrikulatutako ikasleen % 55,2 emakumeak dira, baina ikasketa batzuk, hala nola Merelo Guervós, Juan & Molina, Cecilia. (2017). Emakumezkoen matrikularen bilakaera Informatikako graduan Espainiako unibertsitate publikoetan. 10.13140/RG.2.19608.08969. adierazten dute Espainiako unibertsitate publikoen erdiek baino gehiagok emakumeak galtzen jarraitzen dutela karrera teknologikoetan, eta kasu batzuetan % 10etik beherako ehunekoetara iristen direla. Batez bestekoa ( % 12 inguru) ere ez da oso oparoa, eta, horrela, ingeniaritza informatiko gradua, adibidez, ia gizonezkoena baino ez da.
Zientzietan datuak ez dira itxaropentsuagoak, eta 2022ko otsailaren 11ko datuen arabera, iturria: https://www.elperiodico.com/es/sociedad/20220211/mujeres-dia-mujer-nina-ciencia-ranking-carreras-13212757
Kimikako graduaren kasuan, emakumeen ehunekoa gehiengoa da, emakumeen % 62 baitira. Hala ere, datu horiek aldatu egiten dira Ingeniaritza Kimikoko Graduaz ari garenean, izan ere, kopurua alderantzikatu egiten da eta gizonak % 50 baino gehiago dira. Oro har, ingeniaritza-karrera bati buruz hitz egiten denean, emakumeen presentzia nabarmen murrizten da.

Hau guztia kontuan hartuta burura etortzen zaizkit galderak: Zer egin dezakegu? Aldaketa gure esku dago?
Orientatzaile, hezitzaile, maisu-maestra, irakasle eta gurasoen papera ezin garrantzitsuagoa da zeregin honetan.

Eta Sare sozialak? sare-sozialaren erabilera ere garrantzitsua izan daiteke prozesu honetan. TIC gisa, informazioa zabaltzeko eta konpartitzeko, TAC gisa zientzia-teknologiaz ikas-prozesua indartzeko, TEP gisa gure emakume-referenteak azaleratzeko, ikusgai izateko, eta neska eta emakumeen jakituria eta ekarpenak nabarmentzeko.

Azkenik, amaituko dut esaldi honekin:

#Elia.R

2022/10/09

Sarean enredatzen

Interesgarria bezain kezkagarria izan da atzematen nituen hainbat joera datuetan baieztatuta ikustea. 2017an ZuZeu aldizkari digitalean argitara emandako datuok azpimarratu egiten dute emakumeen presentzia urria ingurune digitalean.

  Datuon errealitate gordina mintzo da, ezagutzaren bozgorailu den Wikipediaren patriarkatua sakon sustraituta dago eta nesken eta emakumeen gehiengoa etorkizuna den garapen teknologikotik kanpo gelditu da.  

Hori gutxi balitz, Twiterren ondo antolatutako taldeen orroek eta erasoek atzera egitera eraman ditu hainbat ekintzaile, batzuk alde egin dute plataformatik eta besteek, autodefentsarako giltzarrapoa jarri.

Sare sozialak, baina, artikulazio politikorako tresnak dira; ezagutza zabaltzeaz gain borrokarako estrategia diren elkartzea eta antolatzea bideratzen baitute. 


  

EMAKUMEAK, BIZITZA, ASKATASUNA!


Izan ditzakegun beldur eta mamuak kontrolpean jarri eta, joera makurrak iraultzeko tresna eskaintzen digu Florencia Goldsman-en "Ocupar las redes sociales del amo" artikuluan. Pikaran argitaratutako dokumentua ziberfeminismorako gonbita argi eta indartsua da.   


             


Hezitzaileok, gure aldeik, badugu zer egina: 

  • Irakasle nahiz ikasleen alfabetatze digitala erreibindikatu, jakin badakigulako eskolan landutakoak berdintzen dituela neskak eta mutilak.

  • Facebook-en lan berean dabiltzanekin baliabideak partekatu. Hamaika alperrikako ahalegin saihestuko ditugu sarean norberen proposamenak eskainita nahiz besteenak hartuta 

  • Eskola esparruan wiki-emakumeak taldearen lana ezagutzera eman eta sarreraren bat egitera gonbidatu.

  • Nesken sormena STEAM alorreko jakintzagaietara ere zuzendu.

  • Twitter-eko amaraunean ikasleekin aritu irakurketa kritikoa sustatzeko eta kasurik onenean, konplizitatea sortzeko. Gainera, sarreren laburra haien ohituratara egokitzen da eta batzuetan gaietan sakontzeko akuilu ere izan daiteke. 


"Ez da Irango iraultza, ezta Kurdistango iraultza ere; emakumeen iraultza baizik" 


#edurre, Sare sozialak