2021/10/16

HEZKIDETZAN KOKATZEN

Hezkidetzan kokatzeko irakurgaia, interneten eta beste edizio batzuen bloga aztertu ondoren... 

ez dakit kokatu naizen.

Dena den ondoko ekarpenak egin nahi dizkiot taldeari.

Une honetan, nik egindako hausnarketak dira.

Mari Jose Urruzola Zabalzaren egindako aipamenarekin bat nator eta ondoko iruzkina egingo nioke.

 
“Hezkidetzan oinarritutako filosofiatik abiatuta egiten diren analisietan,

ikusmolde androzentrikoak baliogabetu behar dira lehenik, 

partzialak direlako eta objetibotasunik ez dutelako bederen, 

eta errealitate globalaren interpretazio zientifikoak egiteko ahalegina egin behar da.”

Mari Jose Urruzola Zabalza


Errealitate globalaren interpretazio zientifikoak egiteko ahalegina egitean

Humberto Maturanak proposatzen duen “poner la objetividad entre parentesis” ideiarekin bat nator,

hau da, oinarritik hausnartzea, ez ematea ezer ontzat aztertu eta hausnartu gabe.

Oraingoan, bizi dugun momentu honetan eta egitean; egijten da interpretazio hura.

Errealitatea bere unean da, behar bada gero ohartzen gara ez dela erreala baina...

bizi zen une horretan erreala zen.


Bestalde, Zambranoren  hezkuntzari buruzko egindako ekarpena,

asko hurbiltzen da nik hezkuntzari buruz dudan ikuspegiari: 

 

 “Denboran zehar pertsona gidatzea bere ibilbidea erantzukizunez eginez.” 

 

Pertsona azpimarratzen dut, berdin zaidalako zein motatako pertsona den, eta gidatzea kursibaz

idatzi dut bidelagun izatea nahiago dudalako.


Mari Jose Urruzola Zabalaren hezkidetza definizioa: 

”neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza,

bere indibidualtasunaren garapena sustatuz 

eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontutan hartu gabe​“

 

Ondoko egokitzapena egingo nioke:

 

Pertsonak generotik aske heztean datza,

bere indibidualtasunaren garapena sustatuz

eta gizarte patrialkala eskatzen dizkien errolak kontutan hartu gabe.


Ez naiz kokatzen, ulertzen dut kultura aldaketa behar dugula, nola? 

 


Desegin-eraiki-desegin espiral horretan nire  leloan aipatzen dena saituko naiz egiten

oraingo honetan aukera bat izan daitekeelako.


Gehiago sakontzeko ondoko bideoa proposatzen dizuet: Pentsatzearen edertasuna



   


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina