Sare sozialen gehiegizko erabilera eta teknologiaren nagusitasuna kezka bezala bizi eta giza harremanentan hala nolako hutsunea eragiten dutela pentsatu izan dut. Artikulu hauen irakurketak hurrengo hausnarketa egitera bultzatu nau; sare sozialek eta teknologiak komunikazio esparruan, edukien sormenean eta ondorioz gizartean berebiziko indarra dute; beraz, ezinbestekoa bilakatzen da horietan emakumeen presentzia.
Nork kontrolatzen ditu mezuak, edukiak… zabaltzeko eta nagusitzeko erabiltzen diren algoritmoak? Gizarteak emakumeei zeregin batzuk ematen dizkie eta zeregin horiek denbora librea uzten diete on-lineko edukiak sortzeko? Gizarte honetan nagusitzen den patriarkatuak emakumeengan estereotipoak jartzen ditu, eta estereotipo horiek ez al ditzute murrizten emakumeengan hainbat fakultate garatzeko aukerak? Etorkizuneko gizartean eta dagoeneko gaur egungoan, teknologiak arlo guztiak; politika, artea, zientzia…besarkatzen ditu. Ezaugarri jakin batzuekin jaio izanagatik askok ez daude teknologiaren muinean eta horregatik gizartea aukera anitzak galtzen ari da eraldatzeko, hobetzeko.
Orokorrean, historian zehar emakumeak izan duen irudiaren kontra borrokatzea lehen mailako beharra da, bai eta gaur egun emakumeak sailkatzeko mantentzen den dikotomiaren kontra (ama virgina edo emagaldua) borrokotzea ere.
Tratu onen bidean mugi gaitezen denok BETI mundu berdintsu eta hobeago baten alderuntz eta aste honetan bereziki, lanak eskatzen duen belaza eta nire ikaskide batek esaten duen moduan EMAKUMEOK, JALDI HADI SAREETARA!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina