2021/10/16

Hezkidetza, Zer da?

Aste honetako zeregina nire inguruko sei pertsonari hezkidetza kontzeptuari buruzko inkesta bat egitea da. Lagina oso partziala izan ez dadin, nire laneko bi pertsona aukeratu ditut, bi senide eta hezkuntza-arloan lan egiten ez duten bi lagun.

Lortutako emaitzak honako hauek izan dira:

Datuetan ikus daitekeenez, guztientzat hezkidetzaren terminoa ezaguna da. Hezkuntzan lan egiten ez duten pertsonek eskola mistoarekin identifikatzen dute, eta eskola hori berdintasun terminoarekin. Gainentzakoek genero-estereotipoak terminoa sartu dute eta berdintasunaren terminorekin identifikatzeaz gain, feminismo eta eskubideen kontzeptuak ere aipatu dituzte.

Uste dut datuek errealitatea islatzen dutela, oraindik ere usten da hezkidetza eta eskola mistoa gauza bera direla, eta, beraz, hezkidetza gaindituta eta maila sozialetan lortuta dagoela. Hezkuntzan lan egiten dugunok sentsibilizatuago gaude, formazio jaso egin dugulako. Horregatik, gizartea sentsibilizatzea eta eskolak etorkizuna aldatzeko motor gisa duen zeregina ezinbestekoak dira.

Hauxe da hezkidetza kontzeptua definitzeko sortu dudan posterra:




Eta hemen duzue gomendatu nahi dudan sarrera:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/kontzeptu-ezezaguna.html

Aukeratu dut, alde batetik, oso koherente iruditu zaidalako, eta bestetik, eskolaren garrantzia azpimarratzeaz gain, familiaren garrantzia nabarmentzen duelako.


Bukatzeko, hauek dira hezkidetza lantzen jarraitzeko ditudan arrazoiak:

  • Genero estereotipoak erreproduzitzen direlako
  • Indarkeria matxistarekin amaitzeko
  • Begirada kritikoa izateko
  • Aniztasuna errespetatzeko
  • Askatasunez bizitzeko


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina