3. JARDUERA: HAUSNARKETA: ZERTAN ZABILTZA? HEZKIDETZATEN
Honako honetan orain arteko egindakoaren hausnarketa bat dator. Baina noraezean ibili beharrean gure ikastaroko irakasleok proposatutako gidoia jarraitzen dot.
Hezkuntza denon artean hobetu beharra dagoela jakina bada ere, asmo Eder hori arlo konkretuetan zehaztu behar da. Zentzu horretan, nahitaezkoa da hezkidetza ereduko eskola batetara heltzea. Helburu hau lortzeko bidean baldin bagaude ere, kontutan izan behar da oraindik sexuak banatzen dituen eskolak existitzen direla gure herrialdean. Hortaz, oraindik badago zeregina.
Orokorrean esan al dogu, nire ustez, jarrerak eta asmoak onak direla, erresistentziak, eta mesfidantzak kontutan izanda ere. Zentzu honetan garbi dago gizonezkoen jarrera ez dela neurri berdinean ematen emakumeek dutenarekin konparatuta. Hor bai dagoela erronka bat, zeren arazoa denona da, ez emakumeena bakarrik. Ikastaro honetan zenbat emakumezko eta zenbat gizonezko apuntatu diren ikusi baino besterik ez dago (34 partaidetik bi dira bakarrik gizonezkoak). Zein ote den egoera honen arrazoia niri behintzat eskapatu egiten zait. Azken finean matxismoa jasaten duen emakume bakoitzaren ez al daude ere hainbat senide eta lagun gizonezkoak direnak? Guzti horietatik inork ere ez du sentitzen arazo hau propioa bezala?
Bueno, nola umorea ere ez dogun galdu behar pentsatu al dogu gizonezko askok nahi izan zutela apuntatu ikastaro honetan baina badakizue, bi gauza batera egitea
A) INKESTA: Nire inguruko lankideek badakite zer den Hezkidetza. Eta erantzun hau logikoa da urtetan zehar guztiok izan baitugu gutxieneko formakuntza bat arlo honetan. Baina hezkidetzaren jarduera-ildoen ezagutza pertsona bakoitzaren inplikazioaren arabera aldatzen doa, hori ere egia da. Eta poztekoa ez bada, ere onartu beharra dago orokorrean gizonezkoen erantzuna apalagoa dela emakumeena baino.
B) LELO DIGITALA:
C) IAZKO BLOG-EKO SARRERA BAT:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/lore-guztiak-berdinak-ote-dira.html
Hau aukeratu dot zeren eta ideia eta intentzionalitatea baldin bada ere, sartu duen Mafaldaren biñeta ez da guztiz zuzena nire ustez edo behintzat azalpen baten beharra dauka. Biñeta sartzen dot hemen berriz:
Eta hau azaldu beharra dago zeren eta sarritan legeak urratzen dituen pertsonak horrelako esalditan oinarritzen dira hain zuzen ere, hau da, bere iritzia ulertu eta errespetatu behar dela aldarrikatuz. Bigarren esaldiari dagokionez: ba bai, uste dot gizartearentzako hobe dela legeak errespetatzen dituen pertsonaren jarrera eta ez kontrakoa.
Azkenik, arazoa baldin bada legeak berak ez dituela pertsona kolektibo bat errespetatzen edo defendatzen, orduan legea bera sortu edo aldatu beharko da. Eta uste dot azken urteotan legedi kontuan behintzat nahiko aurrerakada egin dela gure herrialdean.
C) NIRE INGURU HURBILEAN HEZKIDETZA LANTZEKO 5 ARRAZOI:
-Pertsona askoren erresistentzia gai honekiko.
-Gizon askoren kontzientzia falta matxismoarekiko.
-Aurreko belaunaldietatik datozen inertziak.
Sinestezina bada ere, sarritan legeak eta administrazioak eskaintzen dituen proiektuak aurretik doaz jendearen jarrerekin konparatuta.
-Hezkuntza hobetzeko ekina denona izan behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina