2021/10/12

Zerbait ikasteko bizi behar dugu.

 Zerbait ikasteko bizi behar dugu

Aurkeztutako sare sozialak ez dira berriak niretzako, baina bai teknologien erabileraren egindako sailkapena.

 

  • IKT Informazio+Komunikazio Teknologia

  • IET Ikaskuntza+Ezagutzarako Teknologia

  • APT Ahalduntze+Partaidetzarako Teknologia

     

Interresgarriena IET aipatuko nuke, erabilerari etekin handia ateratzeko murgildu beharko nuke. Gustatuko litzaidake horrelako erabilera nire egunerokotasunean ezartzea. Orain nola ikasi eta praktikan jartzea nire egin beharra da.

 

Horrek zabaltzen dizkit erronka berriak, hain zuzen ere APT  eta EHT, Elkarlan Hezkidatzailerako Teknologia.  Berriak izateaz gain garrantzitsuak direla iruditzen zait. Egia esan ez dakit nola heldu erronka honi, nahiz eta ohartu naizen ezinbestekoa dela nik urrats horiek ematea hezkuntzan aritzeko.

 

Ziberaktibismo hezkidetzailea garrantzia justifikatzeko Humberto Maturanaren ondoko ideia eskuratu dut:

Iturria

 

Maturanaren arabera, norberak ez du balioetara hezi behar, balio horiek bizi behar ditu.

 

Hori dela eta, APT eta EHT bizi behar ditut nire burua hezitzeko eta egunen batean beste pertsonen bertan bidelagun izateko, une honeta nola egin dezakedan ez jakin arren.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina