2021/10/13

1. BLOKEA, 1 IHARDUERA: "PIGMALION"

 

ARGIA-KO ARTIKULUA:

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2392/hezkidetza-hezkuntzan

 

Begoña Garamendi Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariak ohartarazi zuenez: “Mutilek landu dituzten jarrerak lotuago daude jokabide suntsitzaileekin, diziplina arazoekin, gatazkak konpontzeko trebetasun faltarekin... Neskei erakusten zaie esanekoak, zintzoak izaten, ikaskideei laguntzen... Mutilei, aldiz, iniziatiba hartzen, ekintzaileak izaten... Batzuen eta besteen alde positiboak aukeratzen irakatsi nahi diegu. Eta horiek guztien artean lantzea pertsona osoa izateko”

 

IRAKURGAIA:

“Pertsonaren garapen integrala ren kontzeptuzko edukia ezagutzaren,

afektibitatearen eta jarreraren ikuspuntutik identifikatzea proposatu du [hezkidetzak]. Egungo eskola mistoa hezkidetza-eskola bihurtzea dakar, hots, pertsona eta hari datxekion nortasunaren garapena erreferentzia hartzen dituen eskola bihurtzea”.

 

Nabarmentzekoa da bi paragrafo hauen loturaren muina: pertsonaren osotasuna edo garapen integrala. Lehen kasuan, Garamendik oso ondo deskribatzen du zein modutan joaten garen nagusiok gazteen generoa sortzen,  nahi gabe eta inertziaz bada ere. Modu batean Pigmalion lana egiten dogu gaztetxoekin, desegokia den generoa ber-eraikiz behin eta berriro belaunaldiz belaunaldi.

Bigarren paragrafoaren kasuan, berriz, eraiki behar den eredu berria proposatzen da. Pertsonaren osotasuna edo garapen integrala lortzean datza gakoa  eskola mistotik hezkidetza-eskolara igarotzeko. Eta hau bai dela benetako erronka gaurko ikastetxetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina