Estatuan trans legea aprobatu berritan zer pentsatua eman dit Miquel Missé soziologo trans-ak esandakoak:
“ Nire utopian, jendeak ez du generoz aldatu behar zoriontsu izateko. Transexualitatea albiste txar bat da, genero arauen zurruntasuna adierazten duelako”
Ildo beretik doa Josebe Iturriozen esana: “ mingarria da sexua eta generoa bortizki gorputzen gainean idazten diren gizarte batean jaiotzea”
Mingarriagoa badakigulako, Tomas Laquerrek egindako azterketa historikoari esker, sexu kategoria soziologikoa zela eta ez ontologikoa XVIII. mendera arte. Mende horren bukaeran, arrazoi politikoak bultzatuta, ordura arteko sexu bakarreko eredutik gaur egungo eredu bitarrera igaro zen. Sexu kategoria “naturalizatu” egin zen orduan, sexua emakume eta gizonen gorputz normatiboek erabakitzen hasi ziren.
Ordutik zorrotz aztertu dira eredu dikotomikotik aldentzen direnak, gutxietsiak izan dira estandarretik aparteko gorputzak eta heteroarautik aparteko sexu-orientazioak.
Nerabeekin lan egiten dut eta tolerantzia eta eskuzabaltasuna azpimarratu nahi izan ditut. leloarekin.
Markatutako xendratik ateratzen direnen ibilbidean lagungarri dira han eta hemen sortutako taldeak; esaterako Gasteizko Udalak Berdintasunaren alde baliabideen gidan argitara emanak.
Txalogarria horietako batzuk dibulgaziorako prestatu dituzten materialak. NAIZEN taldeak oraintsu sortutako 5 minutuko bost bideoetatik lehena da hau, umoretik egina.
Eremu hezitzailean ditugun erronkak finkatu eta Mailaenek bezala neuk ere beharrezko ikusten dudan sistematizaziorako gida izan daiteke Somos diversidad
Bitartean ahalegindu gaitezen eskola leku segurua bihurtzen, hori guztion ardura dela barneratzen eta horren alde lan egiten. Nola?
BAT taldearen eta Ikasleen Batzordearen elkarlana indartuz.
Bakoitza eskolan nor den sentitu dezan arreta berezia eskainiz ustez zaurgarriago izan daitezkeen ikasleei, hitza eman eta balioan jarrita haien ekarpenak. Tratu onen bidean ukaezina baita norberaren eta bestearen begiradaren garrantzia.
Inon intimitatea urratu gabe, guztiok momenturen batean zaurgarri garela erakutsiz.
Egun batzuk ospatzeko, Azaroaren 24, martxoaren 8, maiatzaren 17, egiten ditugun ekintza kolektiboetan arrakasta handia duten herriko nahiz kanpoko pertsonen testigantzak eskainiz.
Familien inplikazioa bilatuz, ikasturte hasierako bileretan bizikidetzaren alde egingo direnak jakinaraziz, protokoloak ezagutzera emanez, ospakizun egunetara gonbidatuz eta, aldian-aldian, interesgarriak aurkitzen ditugun baliabideak partekatuz.
Aurreko urteetako post-en artean desberdina eta erakargarria egin zait Emakume bizardunon iraultza . Testigantza pertsonala izateaz gain gorputz anitzen gaia du mami eta ondo baliatzen du ikasleekin hainbat aurreiritzi eta esterotipo zalantzan jartzeko.
Bukatzeko, Yogurina Borobaren kanta bat uzten dut gorputzak eta arimak astintzeko indarra duena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina