Ontasunak ez du izen onik, denok
entzun izan dugu inoiz “Hain da ona, tontoa ere badela”. Eskola giroan,
bestalde, ohikoak dira nerabe batzuen artean elkarri zuzentzeko modu bortitzak
eta adierazpen iraingarriak, nork bere tokia aurkitu nahiak edo boterea
erakutsi beharrak zuzendutakoak.
Harreman onak identifikatzeko eta sustatzeko
baliabide ugari eskaintzen ditu aurreko urteetako Harremanak
zainduz tratu onak, nerabeekin lantzeko oso aproposak.
Tratu txarren desagerpenera baino
urrutiago iritsi nahi dugu; afektibitateari eta adeitasunari ongi etorria emateko
premia dugu bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Guztion ongizatea bermatuko
duen tratu onen kultura sustatzeko ezinbestekoa ikusten dut gure eskoletan honako
arlo hauek modu sistematikoan lantzea:
-
Indarkeria eta dominazioa ardatz duten
gure harremanen azterketa sakona.
-
Komunikazio ez bortitza
-
Autoezagutza eta asertibitatea
-
Norberaren eta ingurukoen zaintza,
ikaslearen garapen osoa bideratuko duena.
Azken erronkari lotuta dago asteko
irakurgaian Mª Angeles Durán soziologoaren behaketa: adineko emakumeen gainean jausten da zaintzak dakarren lan karga
guztia. Izan ere gero eta ohikoagoak dira umeak izan eta biak etxetik kanpo
lan eginez “guk heziko ditugu bakarrik, inoren laguntzarik gabe” esan eta egundoko lana amona-aitonen lepoan jartzen duten bikote gazteak. Hori ere,
maitasunaren izenean.
Baliabideei erreparatu eta Emakundek sortutako Nahiko programa aurkitu dut lehen Hezkuntzarako. Gazte eta nerabeentzat, berriz, Ibai Fresnedo sexu-hezitzailearen Maskulinitatearen tranpak bideoa.
Berea da baita irakasleen formakuntzan lagungarri izan daitekeen "Ikasle mutil berdinzaleak hezteko erronka" bideoa
Aspaldikoa izanagatik Mari Luz
Estebanek Maitasun pentsamenduaren
kritika liburua mugarri izan da emozioen analisitik askotariko harremanen
azterketa sakona bideratu duelako. Arriskutsua
da maitasuna izatea gure baliabide bakarra elkarrizketan maitasun
pentsamenduaren sustrai sakonak aletzen ditu.
Bukatzeko, interdependentziaz eta elkar laguntzeaz hitz egiten du Josep Maria Esquirol filosofoak "El movimiento más humano es cuidarnos" bideoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina