2023/03/19

kONTRATU

 

Ontasunak ez du izen onik, denok entzun izan dugu inoiz “Hain da ona, tontoa ere badela”. Eskola giroan, bestalde, ohikoak dira nerabe batzuen artean elkarri zuzentzeko modu bortitzak eta adierazpen iraingarriak, nork bere tokia aurkitu nahiak edo boterea erakutsi beharrak zuzendutakoak.

Harreman onak identifikatzeko eta sustatzeko baliabide ugari eskaintzen ditu aurreko urteetako Harremanak zainduz tratu onak, nerabeekin lantzeko oso aproposak.

Tratu txarren desagerpenera baino urrutiago iritsi nahi dugu; afektibitateari eta adeitasunari ongi etorria emateko premia dugu bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Guztion ongizatea bermatuko duen tratu onen kultura sustatzeko ezinbestekoa ikusten dut gure eskoletan honako arlo hauek modu sistematikoan lantzea:

-      Indarkeria eta dominazioa ardatz duten gure harremanen azterketa sakona.

-      Komunikazio ez bortitza

-      Autoezagutza eta asertibitatea

-      Norberaren eta ingurukoen zaintza, ikaslearen garapen osoa bideratuko duena.

Azken erronkari lotuta dago asteko irakurgaian Mª Angeles Durán soziologoaren behaketa: adineko emakumeen gainean jausten da zaintzak dakarren lan karga guztia. Izan ere gero eta ohikoagoak dira umeak izan eta biak etxetik kanpo lan eginez “guk heziko ditugu bakarrik, inoren laguntzarik gabe” esan eta egundoko lana amona-aitonen lepoan jartzen duten bikote gazteak. Hori ere, maitasunaren izenean.

Baliabideei erreparatu eta Emakundek sortutako Nahiko programa aurkitu dut lehen Hezkuntzarako.  Gazte eta nerabeentzat, berriz, Ibai Fresnedo sexu-hezitzailearen Maskulinitatearen tranpak bideoa.

Berea da baita irakasleen formakuntzan lagungarri izan daitekeen "Ikasle mutil berdinzaleak hezteko erronka" bideoa

 


Aspaldikoa izanagatik Mari Luz Estebanek Maitasun pentsamenduaren kritika liburua mugarri izan da emozioen analisitik askotariko harremanen azterketa sakona bideratu duelako. Arriskutsua da maitasuna izatea gure baliabide bakarra elkarrizketan maitasun pentsamenduaren sustrai sakonak aletzen ditu.

Bukatzeko, interdependentziaz eta elkar laguntzeaz hitz egiten du  Josep Maria Esquirol filosofoak "El movimiento más humano es cuidarnos" bideoan. 



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina