MAITE DITUT MAITE
Tratu onaren kultura hezkuntza eremuan garatzeko bere oinarrian, pertsonen arteko harremanen zainketa sustatzea suposatzen du. Harremana zer den hausnartzean lehendabizi, geure buruari erreparatu behar diogu bakoitzak nolako tratua izan bere buruarekin halako harreman kalitateak izango bai ditu bere inguruarekin eta.
Beraz, nor bere buruaren zaintzatik arduratzen hasiz elkarren arteko zaintza osasuntsura eta tratu onaren harreman eredu batera hurbiltzeko norabidea hartzea posible izango dugu
Nolako hezkuntza eredua sustatu nahi dugu? Eta nolako eragina izan nahi dugu sozietatean?
Nire ustez, hezkuntza eremuari dagokionez harremanak era parekidean eraikitzeko ikasleek pertsonak eta izaki sozialak izateko garatu beharreko konpetentziak izango dira erronka nagusiak. Zehazki:
Hezkuntza testuinguru hezkidetzailea sustatzea ezinbestekoa da: ume, nerabe eta gazte bakoitzari ikaste prozesuaren zehar, beraien buruaren jabetza lortzeko heziz. Honek zehazki bai ikasle bakoitzaren alderdi pertsonala zein sozialetik honako lanketa suposatzen du:
- bakoitzak bere buruaren autoezagutza garatzea(bakoitza bere indargune eta ahuleziez jabetu)
- autoestimu osasuntsua lortzea (besteenganako harrokeriarekin nahasi gabe)
Jarrera kritikoa lantzea estereotipoen inposaketaren aurrean.
- Jarrera asertiboa landu eta irakatsi: “ez esan behar denean “ez” esaten irakatsiz beldurrik gabe.
Maitasunezko harreman ona zer den erakustea eta genero indarkeria zertan datzan ondo aztertzea.
Maitasun erromantikoaren mitoak geletan haustea
Bestetik, pertsonen arteko harremanetan eta lan taldeetan halako jarrerak lantzea eta hauetan trebatzea beharrekoak dira :
- Besteak diren bezalakoak onartzen ikastea EPAIKETARIK gabe.
- Besteei entzuten ikastea.
- Besteekin begirunez jokatzea.
- Manipulazioei eta erasoei ezetz esaten irakastea.
- Interdependentzia
eta elkarren zainketan heztea.
Bizi-inguruaren gainerako zainketa eta begirunea lantzea eta irakastea behar ditugu: jasangarritasun ekologikoaren kontzientzia eta kontsumo ohiturak aztertuz jarrera kritikoa landu eta sustatu.
Materialak
*TRATU ONEZ”, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko VI. Kanpaina argitaratutako materiala: Ikasgelako araudiaren proiektua garatzeko.
*Gatazkek irakatsi naute: gatazkak elkarbizitza estrategiak eta lanketan murgiltzeko aukera paregabeko egoerak dira. Hona hemen BIZIKASI zintzilikatuta duen material bildumaren artean, gelan gatazkak lantzeko aukeratutako materiala.
https://bizikasi.euskadi.eus/eu/gatazkek-irakatsi-didate
***Aste honetan aukeratutako posta: https://hezkeh0506.blogspot.com/2022/03/zaintza-tratu-onen-abiapuntua.html
Zaintza tratu onaren abiapuntua izenburuaren pean blog honetako argitalpenean ondorengo hausnarketa plazaratzen du “Aldaketa, geure baitan hasi behar da. Gure erantzukizunetik, erantzukizun partekatura”.
Bestalde, geletan tratu onaren lanketa garatzeko material ugaria zintzilikatua aurkitu daiteke ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina