2023/02/25

SEXHEZIKETA

Hona hemen astean zehar jorraturiko ideia edo kontzeptu garrantzitsuenekin sortutako hitz-hodeia.


Gaia lantzerakoan, konturatu naiz eredu heterosexistak presentzia handia izaten jarraitzen duela gaur egun eta horren eraginez mantendu egiten direla ikastetxe edota familia askotako hezkuntza afektibo-sexualean eredu normatiboak, estereotipoak, botere erlazioak, genero rolak eta abar. Gainera, gaur egun oraindik zenbaitzuei sexuari buruz hitz egiteak lotsa ematen die eta oraindik tabu asko daude gaiarekin erlazionatutakoak.


Lotsaz gain, familia eta irakasle askok gaia modu hezkidetzailean jorratzeko formazio falta izaten dute eta horrek batzuetan nerabeak sexuari buruz dituzten dudak pornografian argitzera bultzatzen ditu. Eitbko erreportajean agertzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoan, 12 urterekin hasten dira nerabeak pornografia kontsumitzen, eta ia hamarretik zazpik (% 66,5) gutxienez hilabetean behin ikusten dute pornoa. Honek erlazio sexualak zer diren eta izan behar direnaren ideia okerrak izatera bideratzen ditu askotan.


Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea ikasleengana hurbiltzeko, hainbat erronka ditugu:

§  Irakasleen zein familien formazioa

§  Tabuen apurketa, errespetu eta naturaltasunezko elkarrizketetan oinarritua.

§  Aniztasun afektibo-sexualarekiko sentsibilizazioa

§  Sexu aniztasuna normalizatu.

§  Sexualitatea eta pornografiaren inguruan hausnarketa


Heziketa afektibo-sexuala ikastetxeetan lantzeko lagungarriak izan daitezkeen pare bat gida eta web orri bat partekatzen ditut.

1)     LABek ekoiztutakoa

 

    2)   Burgoseko udaletxeakprestatutakoa:



3)     Nafarroako gobernuak Osasuna sustatzen duten eskolak programa barruan Lehen hezkuntzan bereziki gaia lantzeko dokumentazio ezberdina


Aurreko edizioetako ZUK, ETA ZUK BAKARRIK, AUKERATZEN DUZU ZURE SEXUALITATEAZ NOLA GOZATU posta gomendatu nahiko nuke,  baliabide egokiak plazaratzeaz gain agian hainbestetan jorratzen ez diren bi gai lantzen dituelako: dibertsitate funtzionala eta bisexualitatearen ikusezintasuna.


Dibertsitate funtzionalak gaiaren barruan,  sexu-laguntzaileen paperari buruzko eztabaida interesgarria sor daitekeela uste dut. Horren adibide dugu Telmo Iruretaren hitzek sortutako errautsa. Artikuluan azaltzen den moduan, aldeko eta kontrako ideiak daude gaiari buruz. Oso gomendagarria ere bera azaltzen den pelikula: La consagración de la primavera. Hemen uzten dizuet filmaren trailerra.





Azkenik, Kerobiaren abesti hau uzten dizuet:



2023/02/20

 

         ASKE BIZI, ASKE MAITE EZ DAGO GALTZERIK!

 

Identitatearen garapen prozesua, bizitza osoan zehar, hasieratik amaierara  dinamikoa eta etengabekoa da. Bakoitzaren bizi esperientziak bai ingurune sozialean, afektiboan  baita hezkuntza eremuan bakoitzak izandako bizi historia gure identitatearen  eraikitze prozesuaren eragileak  dira.

Pertsonok izateko eta sentitzeko baita agertzeko moduak amaigabekoak eta anitzak dira gu garen bezain anitzak. Honegatik identitateak anitzak diren heinean,  sexualitatea bizitzeko, sentitzeko eta gozatzeko modu eta aukera anitzak dira ere.

Aniztasunaren diskurtsoa politikoki zuzena izatera bihurtu da feminismoa instituzioetan sartu denetik gaur egun, hezkuntzaren ikuspegi berriaren parte da. Aurrerapauso bat suposatzen du baina teoriatik praktikara salto handi bat dago.  Esaten duguna eta egiten dugunaren arteko koherentzia ba al dago?

Eremu hezitzailean aniztasun sexualari buruz lantzeko  ondorengo  erronkak identifikatuko nituzke:

Erronka orokorrak 

·        Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.

·        Aniztasun  ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea. 

·        Heziketa afektibo sexuala ez heteronormatiboa sustatzea

Erronka Zehatzak  

        ·   Ikastetxeek, sexu eta generoaren aniztasuna lantzen duten erakundeak ezagutzea            haiekin kontaktuan jartzeko eta behar besteko informazioa jaso ahal izateko. 

  • Haurrekin gaia jorratu ahal izateko mate-rialak edukitzea eta horiek non bilatu ditzaketen jakitea.

  •  Sexu-genero aniztasuna eta genero arauen apurketak ikasgelan haur guztiekin lantzeko, zein genero arauak apurtzen dituen haurren fa-miliekin lanean aritzeko baliabideak eskaintzea ikastetxeko irakasleei. 
  • Sexu genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleentzako ikastetxeak  INGURU SEGURUAK  eskaintzea INGURUA HEZKIDETZEA.
 

Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitezkeen material ikus entzule desberdinak
gomendatu nahiko nituzke:

 

ü  Haurrentzako laburmetrai gomendagarriak

Mobile: https://www.youtube.com/watch?v=Z2EftZ3wkmM Leevi Lemmety (2010).http://www.rainbowproject.eu/material/es/mobile.htm

Papa’s boy: https://www.youtube.com/watch?v=vTmUpQbJ_HI Ve-rena Fels (2010).http://www.rainbowproject.eu/material/es/papas_boy.htm

 ü  Guraso eta irakasleentzako dokumentalak

Sé quién soy: https://www.youtube.com/watch?v=V1dd8wUX7-U Los reporteros, (2014).

El sexo sentido: https://www.youtube.com/watch?v=PoJLRuS5D0U  Documentos TV (2014).

From Lucas to Luus: https://www.youtube.com/watch?v= 7B5HU0gUGY

Charlotte Hoogakker, rainbow project (2005).

Holly Siz-The light: h t t p s : / / w w w . y o u t u b e . c o m / w a t c h ? v = Cf79KXBCIDg Holly Siz (2013)

ü  Transexualitatea bizi duten haurren errealitatea: https://www.facebook.com/ChrysallisEuskalHerria/videos/vb.634727083338095/759837227493746/?type=2&theater Aingeru Mayor (2015).

 

*A**Aurreko urteetako post-en artean desberdina eta erakargarria egin zait Emakume bizardunon iraultza . Testigantza pertsonala izateaz gain gorputz anitzen gaia du mami eta ondo baliatzen du ikasleekin hainbat aurreiritzi eta esterotipo zalantzan jartzeko.

 

 

 

 

ü