2023/04/29
EZ ADIORIK!!!!
2023/04/26
Galanta!
Bukatu da hau ere, aurretik emozioa eta nolabaiteko erreparoa eragiten duten bizipen gehienak bezala eta hemen nago, ezin ordenaturik bizitako guztiak.
Gogorra izan da eta atsegingarria aldi berean, astebururo denbora lapurtu dit eta ordainetan balazta jarri eta nire buruarekin izan eta pentsatzeko aukera eskaini. Eskerrak konplize izan zaituztedan asteroko gogoetetan! Zuen lana eta irakasleon animoak akuilu izan dira nirea egiteko; ezin nuen inola ere galdu halako talde ederraren parte izatearen aukera.
Sakona da ikastaroak nigan utzitako arrastoa; eraman ditu berarekin nituen lotsa eta beldur batzuk eta loratu ditu hainbat poz eta ilusio. Aldi baterako irrintzia dut aldarri eta GORA BORROKA FEMINISTA! lelo.
Bueltarik ez duen bidea elkarrekin egiten jarraituko dugu, indartsuago, beteago.
Pena bakarra besarkada birtuala izan beharra!
Agurra
AGURRA
Bide luze honen ostean, guztiok agurtzeko momentua iritsi da. Lan handia egin dugulakoan nago eta eskerrak eman nahi dizkizuet guztioi asko ikasi baitut zuen laguntzarekin. Hezkidetzak, feminismoak, elka artekoen zaintzak, tratu onek... etengabeko eginbeharra suposatzen dute eta bidea hasi besterik ez dugulakoan nago. Guzti honek jarraikortasun bat behar du eta horretaz konziete gara. Eskolak eta ikastetxeak hezkidetzaz zipriztinduz lortu dugu, guztiok batera ehundu dugun sare morearekin!
https://www.youtube.com/watch?v=GsMDU8gb5sQ
2023/04/24
AMAIERA
Ikastaro honetako ibilbidea luzea izan da, eta Hezkidetzan bereziki lantzen den Feminismoez gain, zaintza izan da gai garrantzitsuenetariko bat.
Geure buruaz hasiz besteak zaintzea ezinbestekoa da eskola bezalako komunitate garrantzitsu batean, eta hori lantzeko baliabide eta material onak jaso ditugu hilabete hauetan. Hurrengo pausua hauek gure inguruan eta komunitatean aplikatzea izango da.
Gogoratu beraz,