2017/03/11

Gatazkak hezkidetzaren ikustegitik hausnartzen

GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN

            Aste  hasieran Bakerako Hezkuntzarako Euskal liburuan dioen bezala,”bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.” Baieztapen honekin ados nengoen.

            Astean zehar, gatazkaren trataeran helburuak eta harrremanek garrantzia dutela konturatu naiz. Gatazka 3 fase dituen prozesua dela ikasi dut. Hiru faseak hauek direlarik:
·         Igoera (momento altuena hartu arte)
·         Geldiera (egonkortu egiten da).
·         Jaitsiera (poliki-poliki gutxitzen doa).

Gatazka-egituran hiru aspektu kontuan hartu behar direla irakurri dut.
·         Pertsonak
·         Prozesua
·         Arazoa
Hiru aspektu horiek ondo definitzeak lagunduko digu,zer gertatu den zehazten,zergaitiak eta ondorioak definitzen,azken finean, irtenbide egokiak aurkitzeko giltzan izango direnak.


            Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu,esango nuke, lankidetza bada gatazkari aurre egiteko garatu nahi dugun jokaera eta modua, gatazkan parte hartzen duten pertsonen interesak, beharrak,balioak,itxaropenak,gertatutakoaren pertzepzioak ezagutu behar direla. Nola?? Beraien arteko komunikazioa bultzatuzedota bitartekaritza erabiliz.
Blanca Kerejeta irakasleak dioen bezala

Gatazkak, haurrek  haien kabuz konpontzen utziz gero , eta ikastetxean bizikidetza positiborako lanketa seriorik ez bada planteatzen, gizartean gatazkak konpontzeko nagusi den eskema erabiliko dute: IRABAZI-GALDU eta MENDERATZE- MENDETASUN erlazioak ezarriko dituzte. Zer ondorio ditu esandakoak?

Blanca Kerejetaren elkarrizketa osoa irakurri nahi badezue


Iazko ikastarokideen post bat aukeratzeko unean , Haizea Egigurenena aukeratu dut.

Alde batetik, eremu hezitzaileetan lantzeko aipatzen dituen erronkekin erabat ados nagoelako


Hau guztia lantzeko erronkak:

-Gatazkaren inguruko konotazio negatiboari buelta ematea.
-Gatazkak mahai gainean jarri eta hauek modu egokian bideratzeko bitartekoak eskuragarri jartzea.
-Pertsona ororen iritziak, pentsamenduak... ados egon edo ez errespetatuak izatea.
- Irakasle nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak eskaintzea (formazioa)
-Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea.
-Elkar entzuketa aktiboa bultzatzea.
-Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.


Eta bestetik,emakumeok gatazken aurrean hartu dugun rolari buruz egiten duen aipamena..

Gatazken aurrean, emakumeok hartu ohi dugun rola datorkit burura. Beste karga bat gehiago emakume izate hutsagatik …

Eta hezitzaileei,rol horren zergaitiaz eta ondorioetaz ikerketa bat egitea oso gomendagarria iruditzen zaidalako


2017/03/10

Gatazka: positiboa edo negatiboa?



 Bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka

Aitortu beharra daukat, gatazka hitza entzutean negatibotzat jotzen nuela, bai hitz bera eta baita sorturiko egoera. Bizi izan dudan hezkuntza eremuan ere, gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi beharreko ekintza lez ikusia zen. Baina astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz, oker nengoela.  Gatazkak sortzen dira interes kontrajarriak daudenean eta hori bizikidetzaren parte bat da. Hori dela eta, gatazka ez da negatiboa, positiboa edo negatiboa, gatazka konpontzeko modua da; hau da, pertsona anitzek, elkarren artean duten harreman mota da. Beraz, aipaturikoa aintzat izaik, esango nuke, dudarik gabe gatazkak positiboak direla. Alde batetik, erronka handia suposatzen dielako haurrei; helburu bateraezinak edukitzeak sortzen dien desafioa (emozio eta adimena). Eta bestetik, gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen laguntzen duelako, harremanak sendotuz.







Iazko ekarpenei erreferentzia eginez, ondorengoa hautatau dut:

Oso interesgarria iruditu zait plazaraturiko Christopher Mooren gatazka sortzaileen inguruko informazioa. Eta horrez gain, Nerea Mendizabalen hitzaldia. Bertan, gatazken konponbideetan trebatzeko komunikazioaren garrantzia azpimarratzen du. 


Gai honen garratnziaz jabetzeko, hezitzaileei ondorengo baliabidea gomendatzen diet:  

Jolas kooperatiboak hautatu ditut; izan ere, gaur egungo eskoletan, “irabazle- galtzaile” dikotomia oso errotua dago. Beraz, sistema hierarkikoaren apurtzea eta erreferentea prozesua izatea positiboa deritzot. Guztion partaidetza funtsezkoa da; elkar ezagutzea, partaide izatea, kide sentitzea.






Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkei erreferentzia eginez, funtsezkoena, gatazken trataerarako kultura eredu positiboa transmititzea da. Horretarako:
  •          Eskola komunitate osoaren kontzientziazioa
  •   Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak
  •     Aniztasuna aintzat izanik, gatazkei aurre egiteko estrategia anitzak. Kasuan kasuko egoerei egokiturik.
  •          Partaidetza sustatzea; horretarako testuinguru aproposak eraikiz.
  •          Antolakuntza kontuan izatea; arauak, espazioak, denbora … landu eta genero estereotipoetatik kanpoko antolakuntza bermatzea


2017/03/09

GATAZKAK FEMINISMOTIK, AUKERA!




Iaz Begoña I.Ek egindako posta gustatu zait, feminismoak egiten duen irakurketa plazaratzen duelako eta hainbat baliabide eskura jarri dituelako:


Baliabideen atalean: 

Gatazkak lantzeko baliabideak bilatzen nenbilela Llanas elkartearekin egin dut topo. Beraien web orrian kuxkuxeatzen ibili naiz, eta gatazkak konpontzeko genero perspektiba lantzen dutela ikusi dut, beraz plazatxo honetan duzue ikusgai.

Bestetik Gasteizko Berritzegunean duten web orrialdea ikusten ibili naiz eta ikaskuntza koperatiboa lantzeko baliabide desberdinak dituztela ikusi dut, hauetariko batzuk interesgarriak iruditu zaizkit. Hainbat euskarri baliagarri guztion eskura jarri dituzte. Sartu eta baliabidez hornitu! 

https://sites.google.com/a/berrigasteiz.com/ik-araba/home

Eta eremu hezitzaileetan zeintzuk dira erronkak gatazkak modu hezkidetzaile batean bideratu ahal izateko? 


  •  Gatazkaren esku-hartzeak egiten ditugun guztietan genero-analisia kontuan izan.
  •  Gatazkaren inguruan dauden mitoak landu eta kontzeptuaren aberasgarritasuna landu.

Gatazkak, egunerokotasuna eraldatzen

Aste hasieran banekien gatazkak ez zirela gerrarik ez izatera mugatzen, gatazken inguruko hausnarketa zabalagoa zela, baina hala ere, astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz uste nuena baino zabalagoa dela gaia.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, ideia hauek azpimarratuko nituzke:
-          Bakearen kontzeptua hausnartzea eta soilik gerrak ez direla ohartzea.
-          Bakea eta indarkeriaren arteko lotura, indarkeria dagoen tokian ez dago bakerik eta gaur egun indarkeria mota ezberdinak bizi ditugu.
-          Gatazka izatez ez da ona edo txarra, guk egiten dugu horren aurrean dugun jokabideekin gatazka ona edo txarra izatea.
-          Gatazkak aldaketara bultzatzen gaitu, beraz, gatazkak beharrezkoak dira, ondoren, horiek ondo aurrera eramaten ikasi beharra dugu.
-          Bakearen ezinbesteko ezaugarria berdintasunetik abiatutako harremanak dira.
-          Bakea prozesu  bat da.
-          Bake positiboa; eskubideak ez urratzearekin, berdintasunezko bizikidetzarekin eta harmonia sozialarekin harremanetan daude.
Nire ustez ideia azpimarragarriak direnak agertu ondoren, hona hemen nire ustez eremu hezitzailean ditugun erronkak:
-          Gatazka aldaketarako beharrezkoa dela ulertzea.
-          Gatazken aurrean beste jarrera bat hartzea, ondorengo prozesuari garrantzia emanez.
-          Gatazkari lotutako beste hainbat azpi-kontzeptu/gai daudela ulertzea.
-          Gaiaren inguruko sensibilizazio bat egitea komunitatean.


Hemen uzten ditut hainbat baliabide gaiaren inguruan:
Habilidades sociales de los escolares y prevención del conflicto: programa de mejora del clima escolar
Convivencia en la escuela webgunea:
Bakerako hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Uste dut alternatiba on bat zaintzaren pedagogia dela, hona hemen pare bat link:
Amaitzeko, hemen duzue lehengo urteko kide baten lan bikaina!


2017/03/08

GATAZKAK, LEHIATIK HARAT

Printzipio, lege, arau, ohitura publikoetan oinarritutako Etikatik haratago doa gatazka. Haren arrazoien eta ondorioen trataera justizian eta zaintzan oinarritzea klabea dela uste dut. Testuingurua ezagutu eta ulertu, eskubideak defendatu, balore unibertsalak ez zapuztu, guztien beharrak asetzen ahalegindu, norberaren erantzukizuna eta elkarrerantzukizuna zaindu. Genero sistemak sortzen dituen diskriminazio egoerak onartu eta irauli. Kapitalismoak sortzen dituen injustiziak konpondu. Asko dira gatazkaren trataeran, ezagutzen ditugun ereduetatik egin beharreko aldaketak. Eta ikastetxeetan, eredu eta alternatiba izateko dugun ardura medio, barne-arauditik haratago eta irabazle-galtzaile eskema gaindituz eredu berriak sortzen hasi edota jarraitzea beharrezkoa da.

Erronka asko ditu gatazkaren gaiak, hasteko, institutuetan,  gatazkak zergatik sortzen diren aztertu beharko litzateke, askotan antolakuntza desegokia delako sortzen baitira gatazkak. Ikastetxean espazioen eta denboren kudeaketa parekidetasunean oinarritutakoa izatea premiazkoa da. Horretaz gain, neska zein mutilen parte-hartze aktiboa bultzatzea, araudia modu partekatuan lantzea, gatazka baten aurrean alderdi pertsonalak kontuan izatea, ebaluazioan norberaren prozesua erreferente izatea dira, hala nola, hezkuntzak dituen erronka nagusienetako batzuk.

Haizea Egigurenek eginiko lan hau oso interesgarria iruditu zait. Labur eta zehatz klabe garrantzitsuak aipatzen ditu eta.

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/gatazken-inguruan-hausnartzen_28.html

2017/03/07

Gatazkak hezkidetzaren ikuspegitik hausnartzen

Hausnarketa

Gaiarekin hasi aurretik, gatazkak interpretatu, analizatu eta gestionatzeko orduan genero ikuspegirik aplikatu behar zenik pentsatu ere ez dut egin. Nahikoa konplexua iruditzen zitzaidan gaia berez, gatazken ebazpenean genero estereotipoek izan zitzaketen garrantzian erreparatu ere ez dudala egin (zoritxarrez).

Egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz, genero ikuspegiak ekarpen handia egiten duela arlo honetan ere, gainontzeko guztietan bezala.

Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, gatazken trataeran generoikuspegia kontuan izatearen ezinbestekotasuna azpimarratuko nuke:

1. Enpirikoki, gatazken zergatiak eta ondorioak ezagutzeko. 
2. Kontzeptualki, sakonean ulertzeko. 
3. Etikoki, pertsonengan eta gizartean duten benetako eragina agerian uzteko eta bere trataera desegokiak duen ondorio kaltegarriekin bukatzeko.





Iazko ikastarokideek egindako postetatik Aida eta Itsasok idatzi zuten Gatazkak hezkidetzaren ikuspuntutik hausnartzen da gehien gustatu zaidana. Oso positiboki baloratzen dut zaintzaren etika aipatu izana. Bestetik, Jule Goikoetxearen Bakea ez da existitzen, feminismoa bai (II) ponentzia oso interesgarria egin zait.




Gai honen garrantziaz jabetu eta ikasleekin lantzeko, baliabide interesgarri pila bat daude sarean. Dena dela, euskarazko baliabideak urriagoak dira, eta hauek sortzeko beharra handia da ondorioz. Hala ere, beti dago hitzezko hizkuntza erabili gabe gaia lantzeko aukera. Horregatik, gatazken inguruko eztabaida bideratzeko erabilgarriak izan daitezkeen eta hitzik erabiltzen ez dituzten bideo bi proposatzen dizkizuet ikasleekin ikusteko:






Eremu hezitzaileetara itzulita, erronka ugari ditugu lantzeko. Horietako batzuk aurreko ataletan landutako erronkekin oso lotuta dauden arren, berriz errepikatzeak pena merezi duela uste dut:


  • Kontzientzia hartzea: datuak batu, prestakuntza jaso eta ikastetxeko diagnosia egin, besteak beste.
  • Parte hartze aktiboa sustatzea, guneak prestatu eta komunikazioari dagokion garrantzia emanez.
  • Antolakuntzari erreparatzea; arauak, espazioak etab. landu eta genero estereotipoetatik kanpoko antolakuntza bermatzea.
  • Gatazkak konpontzeko tresna ezberdinak ikasgelako egunerokotasunean txertatzea, suertatzen diren gatazka txiki zein handietan aplikatuz.
  • Ikasle guztien iritzi, pentsamendu eta balorazioak errespetatzea.


2017/03/06

Ezer ez egitea, egitea da!


Astean zehar gaiari buruz agertu diren 2 ideiarik garrantzitsuenak aipatu eta
zergatia azaldu.

Denok galdetu beharko genioke gure buruari ea heteresexualak garen. Sistema heterozentrista eta patriarkalak aurresuposatu egiten baitu hala garela. Horrela behar gaitu, eta hainbat eta hainbat mekanismo ditu sinesmen horri itsu itsuan obedi diezaiogun. Ulertu behar dugu desira ere, eraikuntza sozio-kulturala dela, eta ikasi dugun era berean, desikasi egin dezakegula, beste gorputz eredu eta erreferenteak -askeagoak eta anitzagoak- maitatzeko. 
 
Ez obeditu! Heteroaraua plazerrez lehertu!” [Bilgune Feminista]



Etengabe egiten ari gara heziketa afektibo-sexuala. Gorputz sexuatuak gara eta gure sexualitatea beti dago presente. Eguneroko ekintzetan neska eta mutilen sexualitatea hezten ari gara honen guztiaren bitartez: batetik, ikasleen eskutan jartzen ditugun materialak eta kultura ekoizpenak erakusten dituzten istorio, irudi eta fantasiak (curriculum esplizitua) eta, bestetik, hezitzaileok zeri ematen diogun garrantzia eta zeri ez, aipatzen ez duguna, gure gorputzak transmititzen duena eta gure buruari buruz ematen dugun irudia (ezkutuko curriculuma).



Iazko ikastarokideek egindako postetatik, Begoñaren postak deitu dit atentzioa, haren azalpen eta baliabideengatik.

Aste honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamen batzuk:

Hurrengo baliabide hau ez doa zuzenean hezkuntza afektibo sexualaren inguruan, baina heteroaraua hausten duten erreferenteak bisibilizatzeko keinu bat bada. Monologo hontan, aurkezleak, umoretik lantzen ditu lesbianismoa eta arrazakeria, bai ondo landu ere. Umoretik lantzea baino gauza hoberik!?




Nahiz eta orain Hezkuntza Afektibo Sexual hezkidetzailarekin ari garen, eta ez identitatearekin, duela gutxi atera duten publizitate anuntzio bat da hurrengo hau, eta interesgarria iruditu zaidanez, hona ekarri dut: genero dikotomiarekin hausten eta heteroaraua apurtzen duen erreferente gisa balio duelako hain zuzen. Ea zer deritzozuen.


'El amor no tiene etiquetas'

Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka batzuk hauek dira: 

  • Eskola komunitate osoan gaiarekiko formakuntza eskaintzea, horrela sentsibilizazioa lantzeko. Eskola komunitate osoaren konpromezua eskatzea.
  • Heteroaraua gaindituz orientazio sexual anitzak eta familia mota desberdinak, kultura desberdinetakoak, gorputz desberdinetakoak bistaratu eta berdin baloratuak izango diren heziketa eredua bermatzea.
  • Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna, erakargarritasuna, sentsualitatea eta abarren balorazioa ahalbidetzen duen heziketa sustatzea (erakarpen- eredu ez-normatiboak landuz).
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea, espresio sexista, LGTBIQ+fobikoak, lodi fobikoak edo beste edozein bazterkeria-adierazpenak gaitzetsiz.
  • Ikastetxea zein beste lan esparruak identitate pertsonal eta afektibo-sexual anitzak aske esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea.

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALAREN INGURUKO HAUSNARKETA

Ikasturte honetan zehar ikusten ari garen bezala, jendarte neoliberal honetan ezarritako sexu-genero sistema binarioa eta sistema patriarkal honek gure bizitzaren esparru guztiak zeharkatzen ditu eta nola ez, gure sexualitatea eta sentitzeko modua ere. Jarraian gai honetan niretzat garrantzitsuak izan diren bi idei azpimarratuko ditut:

  1. Eskolak  heteronormatibitatean hezten duEskolako espazioa, jendartean bezala sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du. Gaur egungo jendartean sexualitate eredu hegemonikoa heterosexuala izatea bultzatzen du eta sexualitate ereduen aniztasunari ikustezin eta estigmatizatzen ditu. Ideia hau azpimarratu nahi dut eskolako eremuaren garrantzia plazaratzeko eta bere neutraltasun eza agerian usteko.
  2. Sistema neoliberak honek sexua ere kontsumo produktua bilakatu du. Azken urteetan komunikabideetan jendartea hipersexualizaturik (batez ere neskak) agertzen da , osasunarekin lotzen da eta zoriona emango digunaren ideia trasmititzen da eta honekin batera ere merkatua (pilulak, tupper sex..) zabaldu da . Honekin, gure egunerokotasunean eredu ekonomiko neoliberal eta patriarkalaren eragina ikustarazi nahi izan dut.









 

Iazko ikasleen artean honako post hau aukeratu dut, gai honetan landutakoa eta proposamenak modu egokian jasotzen dituelako.
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/heziketa-afektibo-sexualari-buruzko.html.

Aste honetako baliabide, ikerketa edo proposamen bat gomendatu.  Materiale edo baliabideen artean harreman afektibo-sexualen aniztasunaren inguruan zer pentsatzen den, ze jarrerak ematen diren... jakinmina nuen eta 2008an Gehitu-k Gipuzkoan egindako ikerketa irakurtzea oso gomendagarria iruitzen zait. Ikerketan" Aniztasun afektibo-sexualen aurrean nerabeen jarrerak"aztertzen ditu . Bertan jasotakoa laburbilduz ondorio hauek jasotzen dira: Eskola ez dela homosexuala agertzeko espazio erraza, %12k orientazio homosexuala edo izan dezakeela agertzen da eta aniztasun afektibo-sexualarekiko nesken jarrera irekiagoa dela mutilena baino Jarraian ikerketa eta bertan jasotako emaitzak kontsultatu ditzakezu.http://www.euskalnet.net/gehitumagazine/IKERKETA20072008.pdf.  







 Bestetik, STEE-EILAS sindikatuak genero eta aniztasun sexualerako gida ere interesgarria irudditzen zait. Bertan gaia modu argian azaltzeaz gain, eskolan eta hezitzaileontzat kontutan hartzeko gakoak eta hainbat proposamen luzatzen ditu.
http://www.steilas.eus/files/2015/05/Genero-eta-aniztasun-sexualerako-GIDA.-STEILAS.2015.pdf
 Zeintzuk dira zure ustez hau guztia eremu hezitzailean lantzeko erronkak? 
Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailearen helburua " harreman afektibo sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta" da, beraz horretarako:
  • Lehenik eta behin eskolan egitendugunaren diagnostikoa osatuko nuke, eskolako komunitate guztia inplikatuz eta gure ikastetxean dagoen errealitatea aztertuko nuke.
  • Elkarlana bultzatuko nuke subjetu guztiekin eta eskola komunitate osatzen duen ororekin sentsibilizazioa eta hezkidetza ikuspegitik prestakuntza egingo nuke.
  • Curriculum ezkutuaren bitartez heziketa-eragile guztiak heziketa afektibo-sexuala egiten ari garela onartzea eta hausnarketa pertsonal eta kolektiboa egitea.
  • Plan integral bat eskola komunitatearekin osatu eta kide guztienn konpromesua jasotzea.
  • Hizkuntza hezkidetzailea bermatzea.
  • Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea.
  • Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea.
  • Emakumeon eta gizonen sexualiatearen mitoak deseraiki. Maitasun erromantikoaren mitoa, amatasunarena...

Eta amaitzeko gaiarekin lotura duten hainbat lotura:
Gazteak eta harremanak izenburuarekin ERNAI gazte erakundeak gazteen arteko harremanen inguruko bideoa 

Ianire Estebanez-en blog-etik artikulu hau aukeratu dut baina bertan artikulu eta material oso interesgarriak topa ditzakezgu. De amores tóxicos ¿ una se puede empachar? 

Heziketa afektibo sexuala

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA

       

  Irakurgaian garbi azaltzen denez, sexualitatea eraikuntza soiokulturala da. Sexualitatean ere eredu hegemonikoa dugu oraindik gizartean. Orain arte sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate eredua sustatu eta indartu du eta kanpo dauden sexualitate eredu anitzak patologizatzen ez baditu, ez ditu normaltzat hartzen. Jaiotzen garenetik garatzen hasten gara dena, gurasoengandik entzuten ditugun mezuekin, jendarteratze-prozesuan ikusten eta entzuten ditugunekin,  … . Sexualitateaz modu askean hitz egitea ezinbestekoa da, ezkutuko gai izateari uztea.
       


  Eskoletan konturatu gabe heterosexualitatea indartzen dugu, askotan ezkutuko curriculumaren bitartez. Ikerketa eta estatistikek ondorioztatzen dute aniztasun afektibo-sexualaren aurrean eskola ez dela espazio erraza, ezta segurua ere homosexualentzat adibidez. Alde batetik, curriculum materialek transmititzen jarraitzen dutelako familia heterosexual nuklearra eredua, estereotipoez betea, eta bestetik, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailerik curriculum esplizituan agertzen ez delako. Irakurgaian datorren bezala “heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan nahi du, pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.” .  Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza eremu guztietara zabaldu eta sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratu behar da. Hau lortzeko, irakurgaian proposatzen den dekalogoa funtsezkoa iruditzen zait.  








            Iazko post-etatik honako hau aukeratu dut:


Aste honetako gai hau jorratzeko Berdindun honako txosten hau aukeratu dut, batez ere eskolan lantzeko: 









         Hau guztia eremu hezitzailean lantzeko erronkak honako hauek izango lirateke : 

·        - Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza izatea hezkidetza ikuspegitik.

·                       -  Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea.

·                       -  Maitasun erromantikoa ezbaian jarri.

·        -Sexualitatea aniztasunetik landu, aniztasuna normalizatuz eta heteroarauetatik aldenduz.

·                        -  Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatu.


·                        -  Norberaren ezagutza eta onespena sustatu kanon idealak baztertuz.

Heziketa afektibo sexual hezkidetzailea

1.-Gaiari buruzko 2 ideiarik garrantzitsuenak aipatu eta zergatia azaldu.

Lehenik eta behin, esan behar da afektibitatea eta sexualitatea estuki erlazionaturik daudela. Afektibitatea pertsonaren osagai estrukturala da, emakume eta gizonen garapen integralerako oinarrizko gaitasuna. Afektibitatea laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna eta elkar ulertzea da, eman eta jasotzeko gaitasuna bezala ulertzen dugu.
Sexualitatea plazerraren kudeaketa gisa uler daiteke, desioaren espresio eta komunikazio bezala, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin. Konplizitate, adostasun eta askatasunean oinarritzen da. Bizitza-ziklo osoan presente dagoen ahalmena da. Sexualitatea aniztasuna da, hortaz, pertsona beste sexualitate dago.


Bigarrenik, aipagarria da etengabe egiten ari garela heziketa afektibo-sexuala. Gorputz sexuatuak gara eta gure sexualitatea beti dago presente: erabiltzen ditugun materialetan, kultura ekoizpenetan, aipatzen ez dugun horretan, geure buruari buruz ematen dugun irudian, erabiltzen dugun hizkuntzan, genero roletan...



2.-Iazko ikastarokide baten post-a aukeratu eta estekatu.

Edurnerena aukeratu dut. Gaiarekin lotutako aspektu garrantzitsuenak oso argi azaldu ditu, taula eta irudi egokiz baliatuta.




3.-Gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen bat gomendatu ikasleekin erabiltzeko. 

Steilas-en “Askatasun begiradak” izeneko unitate didaktikoa oso aproposa iruditzen zait ikasleekin lantzeko. Bertan hainbat bideo eta ariketa interesgarri daude Lehen eta Bigarren Hezkuntzan lantzeko.


4.-Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak. 

-Lehenik eta behin, eskola-komunitate osoa sentsibilizatu eta prestatu hezkidetza ikuspegitik.
-Eskola-komunitatearen konpromisoa hartu plan integral bat diseinatu eta aurrera eramateko. Bertan, heziketa afektibo-sexuala modu progresiboan eta sistematikoan landuko da.
-Maitasun erromantikoaren mitoa deseraiki.
-Orientazio sexual anitzak , familia mota ezberdinak, kultura desberdinetakoak, gorputz desberdinetakoak bistaratu, berdin baloratu eta normalizatu.
-Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen den hezkidetza sustatu.
-Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatu.


Maitasun erromantikoari buruzko pare bat baliagarri interesgarri:

- Maitasun erromantikoaren mitoak.

Maitasun erromantikoa botere harremanen euskarri?