Ezin
uka dezaket, hainbat uneetan gogorra egin zaitela ikastaroaren eduki eta
erritmoa jarraitzea. Hala ere, azken hilabete hauetan barneratutako eta sareei
esker konpartitutako gaiek eragin zuzena
izan dute nire pertsonarengan. Egunerokotasunean ditudan egoerak, harremanak, solasaldiak….
sentitzeko eta bizitzeko beste modu bat aurkitu dut.
Bada,
genero berdintasunari eta ondorioz indarkeriaren prebentziori aurre egiteko
modurik eta bada modu hau kutsatzeko gaitasunik, hori da datozen garaietarako daukadan
erronka eta hortan zentratu nahi ditut nere ahalmen eta indarrak. Ikasten
jarraituz eta hezkidetzaren bitartez
belaunaldi berriengan eragina izanez.
Ikastaroa
hasi genuenean, askotan aipatu zen zein garrantzitsua den kutsatze lana eta
hortan zentratu beharrean gaude. Genero ikuspegia izateak, betaurreko moreekin
bizitzeak, izaera ideologikoa du bere baitan. Bizitzeko eta gizarte honetan
egoteko modu bat da eta izenburuan jartzen dudan moduan eraldaketa sozialerako
ardatza.
Hezkidetzak
bide luzea dauka aurretik, ez gaitezen despistatu, gurea bait da belaunaldi
berriei etorkizuneko gizartearen
pilareak eraikitzen laguntzeko ardura.
Ibilbide luze baten ostean,
ikastaroa bukatzen ari da, baina bidea ez da hemen amaitzen.
Ikastaroaren esperientziari
dagokionez, lehenik maila pertsonalean eta ondoren profesionalean hitz egingo
dut.
Maila pertsonalean, hezkidetzaz
hitz egiten hasten garenean, barneak mugitzen dizkizun gai bat dela uste dut,
lehenago ikusezinak ziren gauzak ikusten hasten zara eta bapatean beste
errealitate bat ikusiz, zure errealitatea aldatzen doa. Beraz, duela urte
batzuk hasi nintzen prozesu honetan, betaurreko moreak janzten, baina ikastaro
honetan oraindik ikusten ez nituen gauza gehiago begiratzen eta aztertzen ikasi
dut. Horregatik, esan dezaket pertsonalki asko eman didan ikastaro bat dela, nire
buruaren ezagutza eta ahalduntzea bultzatuz.
Bestetik, maila profesionalerako, ikastaro hau egin
izana asko gustatzen zait, beste eredu baten alde egitea delako, beste
hezkuntza filosofia bat non pertsonen bizitza erdigunean jartzen den, jendea
gizartearen mugetatik at hezi dadin. Gainera, baliabide mordoa biltzeko balio
izan dit azpi gai guztietan, bai ikastaroaren aldetik eta baita ikaskideen
aldetik.
Prozesu hau, bide baten etapa bat
dela esango nuke, baina oraindik etapa gehiago ditut egiteko. Beraz, nire
sentimendua ikastaroarekiko, indar eta energia iturri gisa jaso izana da
aurrera egiteko. Prozesu koloretsu bat izan da, non momentu argiagoak eta ilunagoak
egon diren, baina kolore guztiek eman didate zer ikasi.
Pertsonetatik asko ikasten duen
pertsona bat naizela diot beti, eta ikastaro honetan, zuetako bakoitzak hori
horrela dela erakutsi duzue. Oso polita iruditu zait gai bakoitzaren aurrean
bakoitzaren ikuspuntua, motxila, esperientzia, hausnarketa… partekatzea, are
gehiago ikasiz eta aberastuz.
Nik ikasitakoari dagokionez,
edukietaz gain, hainbat izan direla, gure egunerokoan ikuspegi kritiko hori
ezartzea izan da, ikusten ditudan jarrerak kuestionatzea eta esan dezaket
ikastaro honen amaieran hezkidetzataz askoz gehiago hitz egiten dudala
jendearekin hasieran baino.
Beraz, uste dut guztion arteko
elkarrekintza oso aberasgarria izan dela eta gainera ikastaroari beste
zentzu bat emanez.
Gu jarraitzen ibili zareten
guztioi, batetik eskerrak eman eta bestetik hezkidetzaren inguruan,
hausnartzera, elkarbanatzera, debate guneak sortzera... animatzen ditut,
norbere burua ezagutzeko prozesu ederra iruditzen baitzait.
Hezkidetzaren inguruko itxaropen,
nahi eta asmoei dagokienez, kontziente naiz hezkidetza prozesu bat dela,
pixkanaka joango garela helburu ezberdinak lortzen, baina pauso hauetan edozein
generoko jendea egotea nahiko nuke, denok baitugu hezkidetzatik zer ikasi, eta
jende askok buruan duen aurreiritzi “feminazia” desagertzea, eta denon artean
beste gizarte eredu bat sortzea litzake. Horregatik, uste dut erronka nagusiena
hor dugula, feminismoak, genero teorioak… sortzen duten aurreiritzi hori
gainditu eta denon artean elkarlanean hastea.
Azken irakurgaian oso ondo azaldu duzue, ezta? 22 asteetan gauza asko gertatzen da, baina "hasiera baino ez dira halako biziprozesuaren
hausnarketa abian jartzen denean".
Ikastaro honek asko eskaini didala zalantzarik ez dut. Berdintasun gaietan murgilduta nengoen aspaldi, teknikari bezala, baina hezkidetzaren gaineko ikuspegi sakonagoa botatzen nuen faltan eta zentzu honetan erabat asetu nau. Maila honetan ziklo bat itxi banu bezala sentitu izan dut. Berdintasunean, arlo pribatua, arlo publikoa eta hezkuntza.
Dena den, badut arantza txiki bat, ez baitut behar bezala disfrutatu, batik bat denbora arazogatik. Maila pertsonalean garai gogor xamarra izan da, gauza asko gertatu direlako (batzuk onak, besteak ez hainbeste); proiektu profesional berri bat abian jartzea, beste bi seme-alabei gehitu zaien jaioberria, gertuko ahaide baten gaixotasun eta heriotza, etxean sute garrantzitsua, eta eguneroko bizitza!!! Horrek ez dit utzi ikastaroa behar bezala disfrutatzen, ezta hausnartzen, ezta nire ikaskideek emandako guztiaz (asko izan baita) disfrutatzen, ezta batzuetan lanak ondo borobiltzen. Ezta ere sare sozialek eskaintzen duten guztiari zukua ateratzen. Baina horrek ez dauka bueltarik eta zorionez, denbora aterako dut ikusi eta ikasitako guztia aztertzeko eta berrikusteko. Hala ere, ikastaroaren arduradunak beti egon zarete hor, baliabideak eskaintzen, eta hori ere eskertzekoa izan da.
Berdintasun masterra bertara joanda egin nuen horietakoa naiz, hau da, aurrez-aurre. Eta baditu horrek abantaila batzu, orain, sare sozialak egon arren, faltan bota ditudanak. Ikaskide eta irakasleak ikusi, ikaskideak entzun, haien egunerokoaz mintzatu, aurpegia jarri...
Abesti hau uzten dizuet, Ken Zazpiren Bihotz. Izan nintzen umea hortxe dagoelako eta Hezkidetza eta aste hauetan bizi izandakoak aitzaki bikaina izan direlako harekin berriro konektatzeko. Eta orain, zuek ere, bertan zaudetelako. Milesker kuadrila!
Azken posta baina bidea ez da eteten.... Edukiz, lanaz, erronkaz, esku hartzez... betetako 22 aste laburtzea zaila egiten zaidanez bideo xume bat egitea izan da nire aukera! Hortxe duzue!
Zein dira hezkidetzaren inguruan etorkizun
hurbilerako dituzun itxaropenak, nahiak eta asmoak? Galdera hau erantzuteko, ezinbestekoa dut eskoletan hezkidetza agenteen lanbidea aldarrikatzea! Eta etorkizunean bertan esku hartzeko aukera izatea gustatuko litzaidake. Etorkizun moreago bat eraikitzen elkar ikustearen esperantzaz agurtzen naiz, besarkada more bat! Eskerrik asko eta laster arte!
Oraindik gogoan dut, Donostin elkartu ginen lehenengo eguna. Urduri nengoen, baina zuen hitzek eta berotasunak lasaitasuna helarazi zidaten.
Prozesuan zehar era guztietako sentimenduak eta emozioak izan ditut, poza, urduritasuna, tentsioa, laguntasuna, erruduntasuna...
Egia esan prozesu honetan nire aurkaria, denbora izan da. Hasieran nire jomugan borondatezko lanak ere bazeuden,baina ezinezkoa egin zait. Gainera, hirugarren blokea burutzeko denborarik ere ez det izan eta honek momentu batzutan emakumeongan hain komuna den sentimendu bat sortu dit, errudun sentitzea. Hala ere, sentimendu hau gainetik kendua IV. blokea burutzea lortu dut eta udaran baliagarria izango da aurten ikastaro honek mugiarazi dizkidan hainbat eraikuntza, sentimendu, eskema... berrantolatzeko eta finkatzeko.
Aurreko
ikasturtearen bukaeran, zuzendariak, irakasle guztiori,HEZKIDETZAri buruzko
ikastaro baten berri emanez,email bat bidali zigun. Berehala,zuzendariarekin harremanetan jarri
nintzen,nire gogo eta nahia adierazteko asmoarekin. Ez nintzen bakarra izan eta
asko poztu nintzen.
Oraindik
gogoan dut,irailean elkartu ginen eguna, aurkezpena, azkaritxoa, ordenagailu
gela,…ur haundiegitan ez ote nintzen
murgildu ere pentsatu nuen. Baina
benetan merezi izango zuela eta aurrera egiteko autokonbentzitu nintzen.
Orduan,
aurkezpena idatzi genuen, hilabete batzuk igaro ondoren, agurra idazteko unea
iritsi zaigu.
Hilabete
hauetan,hainbat eta hainbat gai interesgarri landu ditugu. Lanketa horretan,nik
nituen hainbat ideia eta sinismen kolokan jarri ditut,eta barneratuta nituen haibat jarreren kontzientzia
hartu ere bai.
Ikastaro honetan asko ikasi
dut, eta hausnarketa asko egin ere. Gainera nire etxekoekin eta nire
lankideekin egin izan ditut, eta denok kontzienteagoak garela iruditzen zait.
Nire etxekoekin egin ditudan hausnarketak,oso
interesgarriak izan dira. Nire semeak eta alabak (nerabea),poliki-poliki
betaurreko moreak jartzen hasi direla konturatu naiz. Orain, telebistako
serietan,iragarkietan,nobeletan… emakumearen presentzia,papera, era kritikoago
batean ikusten dute. Gainera, beraien iritzia nirekin partekatzen dute. Nire bikoteak, nire alabak eta semeak, nire
lanetako, sare sozialetan materiala aurkitzen ikustea, oso emozionantea izan
da. Berriro ere garbi utzi didate, hirurak ni baino trebeagoak direla mundu
horretan.
Lankideekin ere,oso une politak bizi izan ditut. Oraindik
gogoan dut,”Aizue,
zergaitik egin dugu Olentzero, heterosexuala?” galdera hori egin
nien eguna. Aho zabalik utzi nituen. Orduz geroztik,tarteka beraiek niri,aste
horretan lantzen ari nintzen gaiari buruz galdetzen zidaten.
Hezkidetza beti izan dut buruan, eta ikastaro honek, gai
honi buruz nuen ezjakintasunaz
konturatzea,lortu du. Gaia sakona
zela eta ni gaiaren azalean nenbilela ohartu naiz. Horregatik ikastaroa oso oso aberasgarria
eta gomendagarria dela iruditzen zait.
Emakumeen
presentzia, genero aniztasuna, indarkeria … Personalki menpekotasun egoera horren kontzientziazio
maila handiagoa dut, eta aldaketarako
griƱa piztu dit.
Ikastarokide guztiok egin dugu lan. Aurkezpen
egunean esan zen bezala,bakoitza bere maila eta egoeratik. Beraz, zorionak eta
eskerrak eman guztiori,egin den lana txalotzekoa dela iruditzen zaidalako.
Hezkidetzan
lan egiten jarraituko dut. Guk ikastolan, estrainekoz, hezkidetza lan talde bat
osatu dugu.( Dagokion watsap taldea ere). Watsap talde hori oso dinamiko eta
bizia da. Albisteak,bideoak,abestiak,…interesgarriak partekatzen ditugu. Gainera,
nik bizitakoaren prozesua biltzen duen abesti bezala,taldehorretara bidalitako kanta bat, aukeratu dut.
Emakumearen indarkeriaren kontrako eguna zela eta,gure
ikastolan lehenengo aldiz hainbat ekimen egin ziren. Eta zeharo hunkitu
nintzen,gure ikastola horrela apainduta ikusi nuenean eta izandako parte hartze
handiagatik.
Talde honek duen proiektotako bat,eta ez oso epe
luzera,gure jolas lekuaren
diseinua,ikuspegi hezkidetzailetik,izango da. Beraz,
lanean jarraituko dugu.