2018/10/29

SEXU-GENERO SISTEMAREN INGURUKO HAUSNARKETA


SEXU-GENERO SISTEMAREN INGURUKO HAUSNARKETA

Egindako aportazio gehienetan aipatu dut gaia. Egoeraren arrazoirik nabarmenena dela zalantzarik ez ditut. Argi dago gauzak aldatzen ari direla, baina oso erritmo motelean, nire ustez.
Aurreko aportazioan esaten nuen, zelan umeek, txikitatik, kanpoan ikusten dutena barneratzen dute, eta normaltzat hartzen duten. Eta, nahiz eta bakoitzak bere etxean modu batean jokatu, kalean ikusten denak pisu handia dauka, erabakiorrena nire ustez.
Erosketak: nik egiten ditut, normalean, erosketak etxean eta, proportzio handiz oraindik, dendetan ikusten diren gehienak emakumeak dira.
Iragarkiak: ez dut ezer berririk esango gai honen inguruan, baina telebista, irratia eta egunkariak irakurri edo  KALETIK ibiltzen  bazara, adibide ugari ikus ditzakezu. Hona hemen bat:  



Etxeko beharrak: etxeetan egin beharrekoei buruz ari naiz. Duela gutxi, nire semearen futbol taldearen aita batzuekin hitz egiten, konturatu nintzen batzuk (gehiegi), ez dutela etxean ezer egiten. Batzuk gainera, harrotasun puntu batekin esaten zuten, beraiek ez zekitela, adibidez, garbigailua martxan jartzen.
Umeei jartzen zaien arropa: ez dauzkat datuak hau esateko, iritzia baino ez da, baina, agian, hau izan daiteke gehien aldatzen ari den kontu bat. Ala eta guztiz ere, oraindik, arropa mota eta koloreetan aldea ikusten da. Ekarpen batean aipatzen nuen, ze eragina duen, trebetasun motore mailan, hainbat neskei jartzen zaizkien zapata ”prezioso” horiek.
Txokoak:  eta honi buruz zer esango dugu?; denok ezagutzen baitugu Euskal Herrian ematen den egoera. Zorionez, badaude txoko batzuk non bazkide izateko ez dagoen inolako baldintzarik. Espero dugu, ahalik eta arinen, egoera hau aldatzen joatea, eta, Administrazioaren partetik benetako ahaleginak egitea hau konpontzeko.

AURREKO EDIZIOAK
Iazko edizioko Garazi Esnaolaren post-a aukeratu dut. Asko gustatu zait Kaxekin egiten duen simila.: eta zu ze kaxa daukazu?
Ematen dituen adibideak ere aberatsak iruditu zaizkit.

IKASLEEKIN LANTZEKO BALIABIDEA
Berdinduk argitaratutako baliabideak LH eta DBH-rako

HAU LANTZEKO OZTOPOAK
Oztopo ugari daude:
-          Komunikabide arruntak: lehen aipatutako guztiengatik
-          Kalea: aurrekoarekin erlazionatuta eta lehen ere komentatuta.
-          Lagun-taldeak: askoz eragin handiagoa du ume/nerabeengan lagun batek esango dionak, irakasle zein gurasoek esandakoak baino.
-          Azken urteetan, nire ustez, eragin handiena duena da INTERNET. Oso txikitatik eta ,gehienetan, kontrolik gabe edozein eduki jarraitzeko aukera dago eta hor ez dago kalitate-kontrolik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina