SEXU-GENERO SISTEMAREN
INGURUKO HAUSNARKETA
Egindako
aportazio gehienetan aipatu dut gaia. Egoeraren arrazoirik nabarmenena dela
zalantzarik ez ditut. Argi dago gauzak aldatzen ari direla, baina oso erritmo
motelean, nire ustez.
Aurreko
aportazioan esaten nuen, zelan umeek, txikitatik, kanpoan ikusten dutena
barneratzen dute, eta normaltzat hartzen duten. Eta, nahiz eta bakoitzak bere
etxean modu batean jokatu, kalean ikusten denak pisu handia dauka,
erabakiorrena nire ustez.
Erosketak: nik egiten ditut, normalean, erosketak
etxean eta, proportzio handiz oraindik, dendetan ikusten diren gehienak
emakumeak dira.
Iragarkiak: ez dut ezer berririk esango gai honen
inguruan, baina telebista, irratia eta egunkariak irakurri edo KALETIK ibiltzen bazara, adibide ugari ikus ditzakezu. Hona
hemen bat:
Etxeko
beharrak: etxeetan egin
beharrekoei buruz ari naiz. Duela gutxi, nire semearen futbol taldearen aita
batzuekin hitz egiten, konturatu nintzen batzuk (gehiegi), ez dutela etxean ezer
egiten. Batzuk gainera, harrotasun puntu batekin esaten zuten, beraiek ez
zekitela, adibidez, garbigailua martxan jartzen.
Umeei jartzen
zaien arropa: ez dauzkat
datuak hau esateko, iritzia baino ez da, baina, agian, hau izan daiteke gehien
aldatzen ari den kontu bat. Ala eta guztiz ere, oraindik, arropa mota eta
koloreetan aldea ikusten da. Ekarpen batean aipatzen nuen, ze eragina duen,
trebetasun motore mailan, hainbat neskei jartzen zaizkien zapata ”prezioso”
horiek.
Txokoak:
eta honi buruz zer esango dugu?; denok ezagutzen baitugu Euskal Herrian
ematen den egoera. Zorionez, badaude txoko batzuk non bazkide izateko ez dagoen
inolako baldintzarik. Espero dugu, ahalik eta arinen, egoera hau aldatzen
joatea, eta, Administrazioaren partetik benetako ahaleginak egitea hau
konpontzeko.
AURREKO EDIZIOAK
Iazko edizioko
Garazi Esnaolaren post-a aukeratu dut. Asko gustatu zait Kaxekin egiten duen
simila.: eta zu ze kaxa daukazu?
Ematen dituen
adibideak ere aberatsak iruditu zaizkit.
IKASLEEKIN LANTZEKO
BALIABIDEA
Berdinduk
argitaratutako baliabideak LH eta DBH-rako
HAU LANTZEKO OZTOPOAK
Oztopo ugari
daude:
-
Komunikabide
arruntak: lehen aipatutako guztiengatik
-
Kalea:
aurrekoarekin erlazionatuta eta lehen ere komentatuta.
-
Lagun-taldeak:
askoz eragin handiagoa du ume/nerabeengan lagun batek esango dionak, irakasle
zein gurasoek esandakoak baino.
-
Azken
urteetan, nire ustez, eragin handiena duena da INTERNET. Oso txikitatik eta
,gehienetan, kontrolik gabe edozein eduki jarraitzeko aukera dago eta hor ez
dago kalitate-kontrolik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina