Gogorra da ia egunero albistegietan indarkeria matxisten ondorioz erailketak daudela entzutea, ohikoegiak bihurtu dira honelako albisteak. Baina, zer dago honen atzean? Honen atzean gaizki hezitako gizarte bat dago, patriarkatua eta boterea nork daukan ongi markatua dun gizartea. Justiziak ere argi eta garbi uzten digu egunero nork dituen eskubide gehiago. Noski, horregatik errez ikus dezakegu indarkeria ikasitako zerbait dela, erasotzaileei txikitatik transmititzen zaie boterea beraiena dela eta gizon, zuri eta heterosexuala izan ezkero boteretsuena zarela, zure azpitik jende asko dagoela. Hala ere, denek nahiz eta mezu hau jaso, eskerrak daudela batzuk hausnartu eta dena gutxi batzuk asmatutako zerbait dela argi ikusten dutenak. Baina, lan handia dugu egiteko, eta horretarako denok elkarturik eta gure artean aliantza egokiak eginez guzti honi aurre egin behar diogu. Gizakia gai delako desikasi eta egoki ikasteko, honela geure ondorengoen ongi ikasia transmititzeko.
Hona hemen nik egindako AKROSTIKOA
Gorrotoa begietan Etxetik
kanpo uso Nagusi eta otso barrua Emakumearen
ezin egona aRrazoiz beteriko mina
Oraingoan bai
Indarrak
batu eta
Nahikoa esateko unea
Denok elkaturik
Atzera begiratu gabe
auRrera
pausoak emanez
Kalera
atertzeko eguna
Eskubideak aldarrikatu
Denon artean boRrokatu
Irrifartxu eta zoriontsu
Arnasteko unea
Indarkeria ez delako fisikoki bakarrik ematen, hitzekin eta ekintzekin indarkeria ugari ematen delako. Eta, horrelako indarkeriak identifikatzea zailagoa egiten zaigu, ez baititu ubelduak uzten ez agerian behintzat.
Indarkeria matxitaren inguruan mito (gezur!!) ugari daudenez, egokia iruditu zait bidioa hau.
Hemen, La Otra-ren abestia, egoerari buelta eta umori pixka batekin egi handiak kontatzen dituen abestia.
Azkenik nik aukeratutakoa honako hauxe da, 2015ekoa, ondo landua dagoela iruditu zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina