Nire
akrostikoa
Gorroto dut
Emakumeei egindako
iNdarkeria
Erahila
izanez gero
beRria azkar zabaldu
Onartezina
delako.
Indarrak
batu
ez oNartu
Deuseztatzeko
Aukera
AgeRian
dugulako
Kementsu
adorEtsu
ez izan belduRti
Imaginatu
mundu moreA
Gizartean
genero-indarkeria ikasia dela frogatzeko adibide asko daude eta eremu
guztietan. Telebista aztertzen hasiko gara. Programa batzuen edukietan fijatzen
bagara estereotipoz beteta daude eta emakumeen gaineko begirada negatiboaren
promozioa eta sustapena agerian geratzen da. Interneten zuek proposatutako
bideoak ikusterakoan, kasu batzuetan komentarioak guztiz desegokiak dira,
irainak eta mespretxua zabalduz. Harrigarriena da komentario batzuk emakumeek
egiten dituztela.
Post bat
aukeratzea ez da bat ere erraza, lan handia dagoelako bakoitzaren atzetik. Hala
ere, Garazi Esnaolarena hautatuko nuke, argudio eta material osagarri asko
ematen dituelako.
Zabaltzen
baduzue andorengo bideoa, mesedez, irakurri komentarioak eta harrituta geratuko
zarete! Filtro bat egin beharko zen jarritako komentarioetan, errespetua oinarria
izanda, bestela mezuak bere balioa galtzen du.
Eta bukaeran
erabili duen esaldiarekin ere ni bat nator.
ATERA DEZAGUN IZEBERGA UR AZALERA ETA URTU PATRIARKATUAREN
IZOTZAK!
Hezkuntzan
genero-indarkeria, orokorrean, azaroaren 25ean egiten dela esango nuke. Nik ez nuke
mugatuko egun batera. Gai hau egunerokotasuneko harremanetan barneratu behar
dugu. Haurren eskolako ereduak irakasleok gara; beraz irakasleak, gizon eta
emakumeak izanik, eredu horiek elkarren artean duten jarreran eta haurrekin
duten jarreran dago oinarria. Irakasleok genero indarkeriarik gabeko
harremana badugu, aukera handiagoa izango dugu haurrek ere eskolan horrelako
jarrerak deuseztatzeko. Eskoletako erronka eredu berriak eta erreferentzia
berriak eskaintzea da. Harreman osasuntsuak sustatzeko, familien eta eskolaren
arteko lankidetza bultzatu beharko genuke.
Hortik ikusi dudan irudi hau gustatu zait.
Eta bukatzeko,
bideo hau ere zuekin partekatu nahi dut. "Poses" du izena eta modaren mundu artifiziala kritikatzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina