2018/10/29

SEXU-GENERO SISTEMATIK IRTEN NAHIAN




Sexu-genero estereotipoak  une oro agertzen dira gure egunerokotasunean.  Gure janzteko, orrazteko eta mugitzeko era besterik ez dugu behatu behar.  Burutik pasatzen zaizkigun pentsamendu eta hitz egiteko era estereotipoz  beteta dago ere. Arreta jarriz gero etengabe daude hor. 

Estereotipoak kategoria sinbolikoak dira eta errealitatea ezagutzen laguntzen digute. Lortu behar dugu, beraz, beste kategoria berri batzuk sortzea, errealitatea ezagutzen laguntzen digutenak eta aldi berean dikotomiak sortzen ez dituztenak. Umeak txiki-txikiak direnetik dikotomia horietaz gain beste aukera batzuk eman behar dizkiegu, abanikoa zabaldu.

Horrela  maskulino - femenino salikapena, menpekotasuna, hierarkizazioa eta osagarritasunarekin apurtzea lortu genezake.

Nire inguruan, maskulinoa eta femeninoaren inguruko banaketa horretan, gorputz hezkuntzako arloan beti lotu izan dira hainbat jarduera  emakumeekin (dantza, soka-salto, e.a) eta beste batzuk gizonekin (boxeoa, kasu). Nik soka-salto bikoitza ezagutu nuenetik “fan” bihurtu naiz eta askotan landu izan dut ikasleekin. Gehienetan  guztientzat oso jarduera erakargarria bihurtzen da  eta erresistentzia, erritmoa eta koordinazioa lantzeaz gain estereotipo bat apurtzen da: soka-salto neskeentzako delakoa. 


Aurreko edizioetako ikaskideek egindako postetan trasteatzen ibili eta gero Maiteren  posta gomendatzen dizuet.  Maitek oso ekarpen interesgarriak egiteaz gain,  “zu zer zara, neska edo mutila” bideoa  jarri zuen.  Gai honetan buru-belarri sartuta egon arren bideo hori ikusteak  sekulako astindua eman dit. Buala!!



Gai hau lantzeko hainbat baliabide aurkitu ditut.  

Ipuinen artean “la mitad de juan” ezagutu dut. 

Eta binarismoa alde batera uzteko beharra helduen artean zabaltzeko Amelia Barquinen artikulu hau gomedatzen dizuet.  Binarismoaren eredua, ura!


Eta familiei esku bat botatzeko hemen dugu "desprincesamientoaktiboko" bloga. Bertan, sexu-generotik at dauden hainbat pelikula proposatzen dute. 

 Oztopoak gaindituz

Nire ustez  oztoporik haundiena  gizartea bera  da. Gure ikasleak gizarte honetan sozializatu dira eta eraiki-deseraiki prozesua egiteko haiek errealitatea estrukturatzeko erabili dituzten kategoria guzti horiek apurtu behar ditugu.  Gu gizartekide bezala, lehenengo gureak apurtu behar ditugu. 
Ez da erraza!

Gizartearen  gehiengo batek jasotzen du estereotipoz betetako publizitatea, Miriam Morenok  bere hitzaldian oso ondo azaltzen duen bezala. Publizitateak  eta hedabideek asko zaindu beharko lukete  hizkuntza eta irudiak.

Familiak gizarte honetan bertan kokatzen dira eta oso “militanteak” izan behar dira sexu-genero estereotipoak ez garatzeko.  Ni  neu,ama bezala, gaiarekin sensibilizatua egonda, zaila iruditzen zait. Hala ere, gero eta persona gehiago betaurreko moreak  ditugu jantzita, beraz, bide onean goaz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina