Sexu-genero estereotipoak une oro agertzen dira gure
egunerokotasunean. Gure janzteko,
orrazteko eta mugitzeko era besterik ez dugu behatu behar. Burutik pasatzen zaizkigun pentsamendu eta
hitz egiteko era estereotipoz beteta
dago ere. Arreta jarriz gero etengabe daude hor.
Estereotipoak kategoria sinbolikoak dira eta errealitatea
ezagutzen laguntzen digute. Lortu behar dugu, beraz, beste kategoria berri
batzuk sortzea, errealitatea ezagutzen laguntzen digutenak eta aldi berean
dikotomiak sortzen ez dituztenak. Umeak txiki-txikiak direnetik dikotomia
horietaz gain beste aukera batzuk eman behar dizkiegu, abanikoa zabaldu.
Horrela maskulino - femenino salikapena, menpekotasuna, hierarkizazioa eta osagarritasunarekin
apurtzea lortu genezake.
Nire inguruan, maskulinoa
eta femeninoaren inguruko banaketa horretan, gorputz hezkuntzako arloan beti
lotu izan dira hainbat jarduera emakumeekin
(dantza, soka-salto, e.a) eta beste batzuk gizonekin (boxeoa, kasu). Nik soka-salto bikoitza ezagutu nuenetik “fan” bihurtu naiz eta askotan landu izan dut ikasleekin.
Gehienetan guztientzat oso jarduera
erakargarria bihurtzen da eta
erresistentzia, erritmoa eta koordinazioa lantzeaz gain estereotipo bat
apurtzen da: soka-salto neskeentzako delakoa.
Aurreko edizioetako
ikaskideek egindako postetan trasteatzen ibili eta gero Maiteren posta
gomendatzen dizuet. Maitek oso ekarpen interesgarriak egiteaz gain, “zu zer zara, neska edo mutila” bideoa jarri zuen. Gai honetan buru-belarri sartuta egon arren bideo hori ikusteak sekulako astindua
eman dit. Buala!!
Gai hau lantzeko hainbat
baliabide aurkitu ditut.
Eta binarismoa alde batera uzteko beharra helduen artean
zabaltzeko Amelia Barquinen artikulu hau gomedatzen dizuet. Binarismoaren eredua, ura!
Eta familiei esku bat botatzeko hemen dugu "desprincesamientoaktiboko" bloga. Bertan, sexu-generotik at dauden hainbat pelikula proposatzen dute.
Nire ustez oztoporik
haundiena gizartea bera da. Gure ikasleak gizarte honetan sozializatu
dira eta eraiki-deseraiki prozesua egiteko haiek errealitatea estrukturatzeko
erabili dituzten kategoria guzti horiek apurtu behar ditugu. Gu gizartekide bezala, lehenengo gureak apurtu behar ditugu.
Ez da erraza!
Gizartearen gehiengo
batek jasotzen du estereotipoz betetako publizitatea, Miriam Morenok bere hitzaldian oso ondo azaltzen duen
bezala. Publizitateak eta hedabideek
asko zaindu beharko lukete hizkuntza eta
irudiak.
Familiak gizarte honetan bertan kokatzen dira eta oso
“militanteak” izan behar dira sexu-genero estereotipoak ez garatzeko. Ni
neu,ama bezala, gaiarekin sensibilizatua egonda, zaila iruditzen zait.
Hala ere, gero eta persona gehiago betaurreko moreak ditugu jantzita, beraz, bide onean goaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina