Argi dago sexu-genero sistema, alde batetik, ez dela naturala, ezarritakoa baizik eta, bestetik, sozializazio prozesuaren bitartez etengabe erreproduzitzen ari dela, komunikabide, instituzio eta abarren laguntzarekin. Jaio aurretik hasi eta edozein etapatan presente dugun zerbait da.
Jaio-aurretik,
umearen sexu biologikoa zein den esaten digute (beti ere bi aukera soilik
kontuan hartuz) eta honen arabera, bere generoa zein izango den ere jakintzat
hartzen dugu. Ondoren, umearen garapena oztopatuko duten hainbat erabaki
hartzen hasten gara, hala nola ze arropa erosi edo berrerabili daitekeen,
gelaren apainketa nolakoa izango den edota ze izen jarriko diogun. Eta hemendik
aurrera, umearen bizitza baldintzatuta egongo da… Neska bada, arrosa gustatuko
zaio, panpinekin jolastuko da, ahula eta hauskorra izango da, mutilak gustatuko
zaizkio, depilatu eta makillatu egin beharko da, bere bizitzako helburu nagusia
ezkontzea eta ama izatea izango da, eta ingurukoen zaintzaz arduratuko da, beste
hainbat gauzaren artean…
Eta sexu-genero
sistema zapaltzaile hau zalantzan jartzen dugunok, ez dugu batere errez izango.
Jostailuak, arropa, e.a. erostera goazenean, “neska ala mutila” dikotomiaren
artean aukeratzera behartzen gaituzte. Hona hemen, gaiari lotutako Miren Amurizaren artikulu bikain bat.
Guzti honen harira,
orain dela egun gutxiko artikulu
batek honela zioen: “Generoa genitalek
zehazten duten kondizio biologikotzat xedatzeko asmoa agertu du Trumpen
Gobernuak”. Argi dago, okerrera goazela… Izan ere, askotan atzerapen hauek
gure lurraldetik kanpo gertatzen direla pentsatzen dugu, baina artikuluan aipatzen
den moduan, “itsasoz bestaldera salto
egin beharrik barik, gurean ere baditugu genero arau bitarra indartzera datozen
arauak. “Erregistro zibilari aholkuak” emateko helburua duen Euskaltzaindiaren
izendegia kasu.”. Bai horixe, “Gurasoennahia Euskaltzaindiaren menpe” erreportaian azaltzen denez, Euskaltzaindiak
2001etik aurrera, sexuaren araberako bereizketa finkatu du izenetan, ordu
arteko anbiguotasunak ezabatuz.
Beraz, sexuaren
arabera umearen izena normala izango da edo ez da izango… Baina, zer da
normala? Hori da azken urteotan nire buruari etengabe egin diodan galdera…
Egungo sexu-genero
sisteman, heteroaraua
da normalena, galdetu gabe jakintzat emango dena… Adibidez, norbait ezagutzen
dugunean “bikotea” hitza erabili beharrean “mutila” edo “neska-laguna” duen galdetzen
diogu bere sexuaren arabera. Zergatik? Ohituta gaudelako… Baina ohiturak, beste gauza askoren artean,
zalantzan jarri behar ditugu. Honen harira, Coral Herrerak dioen “mundua den bezalakoa da eta guk egokitu behar dugu bertara, ez
alderantziz.” esaldiarekin ez nago oso ados. Izan ere, kultura EGITEN
sortzen da… Ezin dugu bere horretan utzi… Guri dagokigu hurrengo belaunaldiek
hezkuntza hezkidetzaile bat izatea, erreferente bihurtu behar gara, eredu izan
behar gara. Eta, horretarako, genero ikuspegia gure bizitzan txertatu behar
dugu. Etengabeko lana da.
Egia da ere, hau
guztia eremu hezitzaileetan (formalean, ez formalean, etxean …) lantzeko
oztopoak baditugula. Izan ere, jendartearen instituzio ezberdinek (komunikabideek,
e.a.) eredu dikotomikoa erreproduzitzen dute. Eta askotan, ezjakintasuna eta
honek sortzen duen beldurra dira oztoporik nagusiena.
Aurreko edizioetako
ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, F!ONAK idatzitakoa aukeratuko nuke, ematen dituen
adibide askoren artean, komunetan gertatzen dena aipatzen duelako eta,
bereziki, bere hurbileko lagun batekin izandako esperientzia kontatzen duelako.
Izan ere, nire inguruan sexu-genero sistema konbentzionaletik kanpo dauden
ereduak faltan botatzen ditut.
Ikasleekin gai hau
lantzeko erabili daitezkeen baliabideen artean, aniztasun ereduak ematen dituztenak
aukeratzen saiatuko nintzateke, istorio ezberdinak biltzen dituzten ipuin,
pelikula, liburu, e.a. Gainera, oso interesgarria ikusten dut egungo
sexu-genero sistematik kanpo dauden pertsonekin elkarrizketak antolatzea. Hona hemen adibide batzuk:
Azkenik, kontatzeko
daukagun guztia ezin dugulako blogeko sarrera batean sartu, gaiari lotuta eta
interesgarriak iruditzen zaizkidan lotura edota gomendio batzuk uzten dizkizuet.
- https://www.argia.eus/argia-astekaria/2465/zer-egin-gure-pribilegioekin
- June Fernandezen 10 ingobernables liburua.
- Bilgune Feministaren “Sexualitatearen eztabaida” txostena.
- https://www.argia.eus/argia-astekaria/2393/transexualitatearen-irakaspenak
- Steilas-en dokumentu hau: https://steilas.eus/files/2013/06/estereotipoak-apurtuz-2013.pdf
Ondo izan!
Interesgarria txertatu duzun materiala!! Mila esker
ErantzunEzabatu