2018/10/29

GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN





Maskulinitatea eta Feminitatea historikoki eraikuntza kulturalak izan dira. Sexu genero sistema bai emakume eta gizon nola ulertzen diren esaten digu oinarri biologikorik gabe. Genero sistemetan gizonen eta emakumeen arteko polarizazio handia ematen da, bi irudi hauen arteko harremana “bestearen” irudiaren kontrakoaren baitan sortzen eta eraikitzen joaten da. Femeninoa eta maskulinoa zer den ezaugarri kulturalen arabera hartzen dira eta ezaugarri hauek aldakorrak izan daitezke denboran zehar. Ezaugarri hauekin hierarkizazio bat ematen da eta honen arabera ezaugarri femeninotzat hartzen direnak maskulinoen azpian kokatzen dira.


Mendebaldeko genero sistema honetan binarismoa da nagusi, biologiaren eta medikuntza zientifikoaren aginduz, ezaugarri fisikoek determinatzen dute zer den emakume eta gizona izatea. Honetaz aparte, bete beharrezko heterosexualitatea da arau nagusia eta seme/alaba berrien erreprodukzioa bermatzea. Honela gizartearen jarraitutasuna bermatuz. Eredu normatibo hauen inposaketa ez da kasualitatea, hauek betetzen ez direnean zigor sozialak ezarriko dira. “Normala” eta “Ez-normala” arteko inposaketa ezarriz.  Emakume eta Gizona izateko ezarrita dauden estereotipatu arautu hauek mugak dituzte beraien artean, jarraitu beharreko modelo hegemoniko batzuk ezartzen dizkigute. Gizon maskulino heterosexuala eta emakume femenino heterosexuala dira honen adibide. Gizon femenino antinaturala eta anormala eta emakume maskulino antinatural eta anormala bezala inposatuz.


Sexu genero sistema hau kontrol sozialerako tresna bat da non pertsona batzuen bazterketa arautua inposatzen duen. Zapalkuntzarako bestelako tresnak arrazismoa, klasismoa, ekonomia kapitalista bezalakoak dira. Hierarkizazioak nagusi, ezberdinkerietan zein boterekerian oinarritutako harremanak eta aberastasun-banaketak ezartzen ditu.
Barneratuta dauzkagun hainbat arau eta jarreretaz kontziente izan behar dugu, guretik deseraikitzen hasi eta jarrera berriak sortzeko proiektuak eraiki.  



Aurreko edizioetako egindako post hau aukeratu dut, Asunek egindako bloga oso ondo dagoela iruditzen zait eta aipatzen dituen aipuak asko gustatu zaizkit. Bukaeran jarritako bideoa oso interesgarria da.

Ikasleekin gai hau lantzeko moduko baliabide aproposen bat aurkeztekotan, lehenik eta behin, zer den ikusi behar da eta hemendik aurrera lantzen joan. Beraz, ondorengo bideoa uzten dizuet.



Hau guztia eremu hezitzailean lantzeko oztopoak gu geu izan gaitezke. Politika aritzen diren politikoak, hainbat entitate (batez ere eskuin muturrekoak eta erlijioso estremistak) eta aldaketarako beldurra dutenak orokorrean.
Berri hau honen adibide izan daiteke.

 Amaitzeko... Gure leloa izan beharko litzatekeena.
Ze guapa zaudeeen…estereotipo danak hausten!!!



#Maider

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina