2018/11/11

FEMINISMO ANITZAK GIZARTEAREN ARLO GUZTIETAN.
 EZ DA MODA , ETORKIZUNA DA!


Emakume eta gizonen artean, gazte eta zaharren artean, lankide eta lagunen artean, galdetu dudanean zeintzuk bi gai “feminista” jorratu beharko lirateke, bi baino askoz  gehiago eman dizkidate. Hala ere, eta laburbilduta,  guztietan komentatu didate indarkeria matxistarekin amaitu behar dela eta legeak errealitate bihurtu behar direla ( edozein gauza egin dezaketela emakumeek? Faborez!!!).
Bigarren olatuak eskubideak ekarri zituen emakumeentzat (hasierako eskubideak), ba badela garaia normaltasunez eskubide horiek baliatu ditzagun tradizioa, rolak etabar apurtuz.

Pasaden ediziotako postak ikusita, nik Goretti Eskalzaren FEMINISMOA EZ DA MODAN BAT  gelditzen naiz. Nire iritzia plazaratzen du hainbat puntutan.

Femisnimo modu anitzak daude: kalean, sukaldean, geletan, ohean, sehaskan, bulegoan, lantegian, liburuetan, teorietan,….. Horrela azaltzen du bere bloggeko sarreran Goretti Eskalzak:
 “Feminismoa egiteko modu anitzak daude eta horregatik Feminismoetaz hitzegitea zuzenagoa litzateke.  Feminismo ugari baitaude, emakume unibertsala ez baita existitzen, emakume anitzak, errelitate ezberdinetan, kontextu ugaritan. Hortaz, anizkunak eta askotarikoak dira feminismoak eta ideologĂ­a zein mugimendu politiko, kultural eta ekonomikoen multzo heterogeneoa osatzen dute, pertsonen arteko eskubide berdintasuna eta sistema patriarkal eta kapitalistak eragindako zapalkuntzatik jendarte osoa askatzea bilatzea helburu izanik”

Asko gustatu zait, eta nire ikuspuntuarekin bat dator, aukeratu duen Celia Amorosen feminismo definizioa: Emakumeok gizonen eskubide berdinak nahi ditugu, ez identitate berdinak. Berdintasuna aldarrikatu dugu ozen, baina gizonezkoek (eta hainbat emakumeek) txarto entzun dute. Ez dugu bera izan nahi berdina baizik!!.

Tituluan ondo aurkezten du feminismoak bizi ari den egoera egun. Ematen du modan dagoela orain, bestea da errealitatea aldiz: Plaza askotan agertzen da feminismoa, denon artean KALERA ATERA  dugulako, ez modan jarri delako.

Gorettik Aukeratu Zuen emakume feminista ezezaguna eta interesgarria niretzat: Aleksandra Kollontai.

Nik, nire aldetik, lan txiki handia egin eta egiten dituztenak aipatu nahi ditut :

 Adibidez, "Bidean ikasia" liburua irakurri nuen arte ulertzen ez nituen Ixabel Alkain eta gainontzeko hondarribiko ausartak :


  Oraingo neska gazteak, irakatsi didatela modelo, bide eta era desberdin eta interesgarriak daudela aurrera jotzeko. Aiztak, sorginen alabak, haziak

 Feminismo “modan” jarri ez den arlo batean murgilduko naiz. Emakume ekonomilari  garratzitsu asko daude ekarpen izugarriak egin dituztenak ekonomian eta baita gizartean… eta beste arlo askotan bezala izkutuan daudenak.
Horien inguruan hausnartzen ibili ondoren, azkenean Katrine Marcal plazaratzea erabaki dut.  Bera ez da ekonomilaria, baina ekonomia kapitalistari astindu txiki-haundi bat eman dio.
 Kazetaria da eta bere ekarpena txikia da  izan da kolokan jartzea ekonomiaren aitaren esanei: Adam Smith.
Smithen esana omen da ( eta kapitalismo liberalaren mantra): norberak bere janari-plateraren interesean lan eginda, gizartearen ongizatea lortzen zela.
Marcalek Adam Smithen bizitza ikertuta galdera ez erosoa planteatu du: Nork egiten dio afaria Adam Smitheri?
 Smithek bere bizitza osoan ama eta lehengusina batekin igaro zuen. Kuriosoa da ekonomiaren teoria janari-plateretan oinarritzea baina ez edukitzea kontuan teoria horretan platera janariz betetzen eta mahaira eramaten zutenak: emakumeak soldatarik gabe.
Astindu txiki-handia aipatu dut, erreperkusio handia izan ez duelako, baina teoria-ekonomikoari erreparatzen badiogu….kapitalismo liberalaren mantrari ukabilkada ederra eman dio, eta teoria ”ukaezina” ekonomia feministaren beharrean dagoela argudiatu du.
Bere azalpenak uzten dizkizuet ondoko bideoan:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina