FEMINISMO ANITZAK GIZARTEAREN ARLO GUZTIETAN.
EZ DA MODA , ETORKIZUNA DA!
Emakume eta
gizonen artean, gazte eta zaharren artean, lankide eta lagunen artean, galdetu
dudanean zeintzuk bi gai “feminista” jorratu beharko lirateke, bi baino askoz gehiago eman dizkidate. Hala ere, eta
laburbilduta, guztietan komentatu didate
indarkeria matxistarekin amaitu behar dela eta legeak errealitate bihurtu behar
direla ( edozein gauza egin dezaketela emakumeek? Faborez!!!).
Bigarren olatuak
eskubideak ekarri zituen emakumeentzat (hasierako eskubideak), ba badela garaia normaltasunez
eskubide horiek baliatu ditzagun tradizioa, rolak etabar apurtuz.
Pasaden
ediziotako postak ikusita, nik Goretti Eskalzaren FEMINISMOA
EZ DA MODAN BAT gelditzen naiz. Nire
iritzia plazaratzen du hainbat puntutan.
Femisnimo modu
anitzak daude: kalean, sukaldean, geletan, ohean, sehaskan, bulegoan, lantegian,
liburuetan, teorietan,….. Horrela azaltzen du bere bloggeko sarreran Goretti
Eskalzak:
“Feminismoa egiteko modu anitzak daude eta horregatik
Feminismoetaz hitzegitea zuzenagoa litzateke. Feminismo ugari baitaude,
emakume unibertsala ez baita existitzen, emakume anitzak, errelitate
ezberdinetan, kontextu ugaritan. Hortaz, anizkunak eta askotarikoak dira
feminismoak eta ideología zein mugimendu politiko, kultural eta ekonomikoen
multzo heterogeneoa osatzen dute, pertsonen arteko eskubide berdintasuna eta
sistema patriarkal eta kapitalistak eragindako zapalkuntzatik jendarte osoa
askatzea bilatzea helburu izanik”
Asko gustatu zait, eta nire ikuspuntuarekin bat dator, aukeratu duen Celia
Amorosen feminismo definizioa: Emakumeok gizonen eskubide berdinak nahi ditugu,
ez identitate berdinak. Berdintasuna aldarrikatu dugu ozen, baina gizonezkoek (eta
hainbat emakumeek) txarto entzun dute. Ez dugu bera izan nahi berdina baizik!!.
Tituluan ondo aurkezten du feminismoak bizi ari den egoera egun. Ematen du
modan dagoela orain, bestea da errealitatea aldiz: Plaza askotan agertzen da
feminismoa, denon artean KALERA ATERA dugulako,
ez modan jarri delako.
Gorettik Aukeratu Zuen emakume feminista ezezaguna eta interesgarria niretzat: Aleksandra Kollontai.
Nik, nire aldetik, lan txiki handia egin eta egiten dituztenak aipatu nahi ditut :
Adibidez, "Bidean ikasia" liburua irakurri nuen arte ulertzen ez nituen Ixabel Alkain eta gainontzeko hondarribiko ausartak :
Oraingo
neska gazteak, irakatsi didatela modelo, bide eta era desberdin eta
interesgarriak daudela aurrera jotzeko. Aiztak, sorginen alabak, haziak …
Feminismo “modan” jarri ez den arlo batean murgilduko naiz. Emakume
ekonomilari garratzitsu asko daude
ekarpen izugarriak egin dituztenak ekonomian eta baita gizartean… eta beste
arlo askotan bezala izkutuan daudenak.
Horien inguruan hausnartzen ibili ondoren, azkenean Katrine
Marcal plazaratzea erabaki dut. Bera
ez da ekonomilaria, baina ekonomia kapitalistari astindu txiki-haundi bat eman
dio.
Kazetaria da eta bere ekarpena txikia da izan da kolokan jartzea ekonomiaren aitaren esanei: Adam Smith.
Kazetaria da eta bere ekarpena txikia da izan da kolokan jartzea ekonomiaren aitaren esanei: Adam Smith.
Smithen esana omen da ( eta kapitalismo liberalaren mantra): norberak bere
janari-plateraren interesean lan eginda, gizartearen ongizatea lortzen zela.
Marcalek Adam Smithen bizitza ikertuta galdera ez erosoa planteatu du: Nork
egiten dio afaria Adam Smitheri?
Smithek bere bizitza osoan ama eta lehengusina batekin igaro zuen. Kuriosoa da ekonomiaren teoria janari-plateretan oinarritzea baina ez edukitzea kontuan teoria horretan platera janariz betetzen eta mahaira eramaten zutenak: emakumeak soldatarik gabe.
Smithek bere bizitza osoan ama eta lehengusina batekin igaro zuen. Kuriosoa da ekonomiaren teoria janari-plateretan oinarritzea baina ez edukitzea kontuan teoria horretan platera janariz betetzen eta mahaira eramaten zutenak: emakumeak soldatarik gabe.
Astindu txiki-handia aipatu dut, erreperkusio handia izan ez duelako, baina
teoria-ekonomikoari erreparatzen badiogu….kapitalismo liberalaren mantrari
ukabilkada ederra eman dio, eta teoria ”ukaezina” ekonomia feministaren
beharrean dagoela argudiatu du.
Bere azalpenak uzten dizkizuet ondoko bideoan:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina