Urtetako borroka feministari esker gaur egun emakumeak berdintasun formalean bizi gara. Haiei esker berdintasunera hurbiltzeko pausu handian eman dira. Amelia Valcárcel-ek oso ondo adierazten du "Palabras para regalar" liburuxkan. Baina gaur egun genero estereotipoek markatzen digute bidea eta indarkeriaz inguratuta bizi gara. Oraindik zaintzen parte handi bat emakumeen gain dago eta lan munduan baldintza txarragoak izaten jarraitzen dugu.
Lan handia daukagu aurretik. Lehenengo pausua, nire ustez, feminismoa zer den jakitea eta feminista izatea da. Feminista bezala identifikatzea ez zait oso erosoa suertatu. Horretan Leire Imaz bezala sentitu naiz. Bere posta irakurtzean nire burua identifikatuta sentitu dut.
Gaur, feminista izateak indartu egiten nau.
Amelia Valcárcel-ek honela definitzen du feminista izatea: Injustoa den guztia salatzeko aukera izatea eta hori aldatzeko lan egitea da.
Feminismoa gaur egun agintzen duen gizarte-sistema,
patriarkatua, salatzen eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko,
filosofiko, ekonomiko eta kulturala da. Bere helburua emakume eta gizonen
arteko aukera berdintasuna lortzea da.
Hori izan da irakurri
dudan feminismoaren definiziorik argiena.
Feminismoaren helburua lortzeko, aukeren berdintasuna, hainbat emakumek egin dute lan. Christine de Pizan, Olympe Gouges, Mary Wollstonecraft,
Simone de Beauvoir , Lucrecia Mott,
Lucy Stone, Victoria Kent, Clara Campoamor, Bety Friedan, Kate Millet, Celia Amorós, Amelia Varcárcel, Marina
Subirats eta beste askok feminismoa
eraikitzen lagundu dute.
Celia Amoros-en hitzetan “ emakumeak gizonen eskubide berdinak nahi ditugu, ez identitate berdinak”. Filosofa honen ideiak oso argi azaltzen dira hurrengo bideoan.
https://www.youtube.com/watch?v=20nm8Szba60&feature=youtu.be
Nire ingurukoen artean
hezitzaile bezala jorratu
beharreko gaiak anitzak dira: identitatearen
garapen integrala eta genero estereotipotik kanpo, indarkeri sexista, emakumen erreferente beharra eta feminismoaren bilakaera.
· Genero-estereotipoak landu emakume eta gizonen garapen integrala bilatzeko. Aurretik ikusi dugunez sexu-genero sistemak sailkatzen gaitu eta horrekin apurtu beharra sentitzen dute. “ Rolak askotan aukeratzen dugun bidea, zaletasunak, ikasketak, jokabidea...baldintzatzen dutela ikustaraztea” Genero- estereotipoak lanbideaz hitz egiterakoan batzuk aipatu zuten. Horrekin lotutako bideo hau bidali zidaten.
· Genero indarkeria identifikatzeko gaitasuna lantzea. " gure gorputzaren gainean ditugun estereotipoak" eta "harremanetan bikotearen kontrola (janzteko, harremanetan, mobilean, e.a.)" aipatu zuten.
- Espazioak berrantolatzea neskak eta mutilak antzerako aukerak izateko. Egitura eta erabilerak aztertu eta aldatzeko proposamenak egin.
- Erreferente maskulino eta femeninoak izatea, ez bakarrik maskulinoak.
· Feminismoaren bilakaera, azken urteetan herrialde ezberdinetan egon den mugimendua.
Ikusten
duzuenez, badugu lana!!!
Leire Imaz-entzat bezala Malala Yousafrai da niretzat
erreferente eta ikasleekin lantzeko gaia aproposa izan daiteke.
“Hay niños que no quieren consolas, quieren ir alcolegio” artikulua.
Hemen Malala Yousafrai-k egindako diskurtsoa Nazio Batuen aurrean.
Hemen Malala Yousafrai-k egindako diskurtsoa Nazio Batuen aurrean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina