Mikel Laboaren abestiaren apologia egin baino gehiago, sarrera
honetan FEMINISMOA zer den azaldu nahiko nuke nire hitzetan. Azaldu
baino, azaltzen saiatu, izan ere, zaila egiten da eztabaida luze eta
sakonetan sartu ahal izan gabe feminismoa zer den azaltzea, hala ere
hortxe doa nire saiakera xumea:
Feminismoa gora eta behera hausnartzen hari nintzen bitartean,
Loinaz Lekuonaren sarrera hau topatu dut eta gauza askorekin erabat
ados nago, batez ere, feministak erradikala izan behar duela
dioenean, Irantzu Varelaren hitzak lekukotzen dituen bitartean.
Gauzak ezin dira erdizka egin eta gauza askoren inguruan zalantzak
izan ditzakegun arren, feminismoak ezin du horietako bat izan,
zergatik? Emakume izanda (nagusiki, baina ez horregatik bakarrik), nola ba geure buruaren alde egiten
duen bizi eredu eta mugimendu baten aurka egon? Nola ba gure
teilatuari harriak bota? Honek norberaren aitortza eta zaintza alde
batera uzten ditu eta ez gaitezen engainatu, hau ez da sanoa.
Inguruan ildo feministen inguruan galdetu dudanean, hainbat eta
hainbat erantzun jaso ditut, baina horien artean hauek aipatu nahiko
nituzke: prebentzioaren lanketa eta maitasun zein sexualitatearen
inguruko eztabaidak ematea. Nerabeekin lan egiten dudan heinean,
etengabe ikusten dut idetifikatu gabeko indarkeriak jasaten ditugula
emakumeok eta aldakatarako, lehenengo aldatu behar den hori zer den
jakin beharra dugu, ondoren hau ekiditeko estrategiak martxan jartzen
ditugun heinean. Bestalde, sexualitate eta gorputzaren inguruan dugun
estigma eta tabuek gauza asko eta asko ez gozatzera eraman gaituzte,
larrua burututik jotzea eta ez gozamenetik, besteak beste.
Emakume bat aipatu beharko banuke, Waris Dirie aipatuko nuke.
Waris Somaliako emakume bat da, ablazioa egin zioten eta berak maite
ez zuen gizon heldu batekin ezkondu nahi zutenez, desertutik ihes
egin zuen. Bizitzako ildoak jarraituz eta barrutik indar asko
aterata, ahotsa altxatu eta emakumeen jazarpenaren inguruko hitzak
zein ekintzak martxan jarri ditu, bere hitzak ez ditu inor epel uzten
eta hausnartzera eramaten gaituzte. Hala ere, ez gaitezen engainatu,
patriarkatuak forma asko ditu eta feminismoak ere modu askotarikoa
izan behar du, nola ez. Emakumeok biktima izatetik haratago, talde
egin eta honi era bateratuan aurre egin behar diogu, ezberdintasunei
baino, berdintasunei kasu eginez. Esan bezela, denak ala inor ez,
dena ala ezer ez...
Waris Dirieren autobiografian oinarritutako pelikula bat uzten dizuet hemen, "La flor del desierto" deiturikoa. Eta bestalde, Nazio Batuen aurrean esan zituen hitzak birgogorazi nahi nituzke bide batez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina