2018/11/11

Zergatik irauli feminismotik?



      Aipu bat aukeratzeko orduan Josebe Iturrioz "ITU"ren esaldi hau aukeratu dut:



 Iazko post-a aukeratzeko orduan Loinaz Lekuonarena hautatu dut, batez ere behin baino gehiagotan aipatzen duen feminismo erradikal kontzeptuagatik. “Feminismoak alternatiba integral eta erradikal” bat osatu behar duela dio, arazoaren muinetara iristen dena. “Zaintza lanak erdigunean jartzean, erreprodukzioa jendarte-antolaketaren erdigunean jartzea esan nahi du, merkatua eta produkzioa betidanik izan duten tokitik baztertuz. Horretarako, beste balio batzuk praktikan jartzea ezinbestekoa dugu, bizi eredu berriak sustatuz.” Argi daukat jendarte hau aldatu nahi badugu, aldaketa erradikalak, sakonekoak bilatu eta bultzatu behar ditugula, ezin dugula azalean geratu.  Eskolatik hasi, lanean, kalean, lagunartean, bikotetan, familian jarraituz eta nola ez Fridak zioen moduan festa eta jaietaraino zabalduz.
Parekidetasuna aldarrikatzen du, berdintasunaren ordez, pertsona guztiak ez garelako berdinek eta egoera berdinetan ere ez gaudelako.

Neure inguruan bi lagunei galdegin diet hezitzaile bezala jorratu beharreko gaiez eta hauek izan dira erantzunak:
Itxaso lagunarentzat:
1. Indarkeri sexista. Onartezina iruditzen zaio gaur egunean erail eta bortxatzen diren emakume kopurua, bai hemen eta are gehiago munduan zehar.
2.Emakumeen irudi sexulizatuak. Sutan jartzen da emakumeen gorputza iragarkitarako erabiltzen den bakoitzean. Ume eta gaztetxoei irudi horien aurrean kexatu eta errebelatzen erakustea nahi du.
Edurnek lantzeko beste bi gai mardul proposatu dizkit:
            1. Sexu genero sistema: indarkeria lantzeko sexu genero sisteman landu eta horrekin estereotipoak gainditzea beharrezkoa ikusten du
            2. Formazioa eman ikasleei, harremanak tratu onean oinarritu daitezen eta aniztasun sexuala errespeta eta goza dezaten.  Elkar errespetatzea funtsezkoa ikusten duelako jendarte anitz honetan bizitza duina lortzeko

Ez da batere erraza, emakume bakarra aukeratzea historian zehar hainbeste izan direnean eta denen ekarpenak beharrezkoak izan direnean gauden tokian egoteko. Emakume batzuk  orain hasi dira errekonozimendu pixka bat jasotzen, baina beste emakume askoren ekarpenak eta borrokak ez ditugu inoiz jakingo eta ez dute merezitako omenaldirik izango. 


Eta izan zirenengatik, orain bagara ere, nik gaur egungo emakume bat aukeratzen dut, Amaia Perez Orozco. Ekonomiaren gainean begirada feminista anitzak azaltzen ditu eta 2014 urtean “Subversión feminista de la economía” liburua argitaratu zuen. Bertan, bizitzaren iraunkortasuna lehenesteaz gain, kritika zorrotza egiten dio gaur egungo sistema kapitalistari eta etorkizuneko utopia konpartitua asmatu eta egikaritzera animatzen gaitu. Bere esaldi esanguratsua eta aldarrikatzailea “vida que merece la pena ser vivida” da.

         El diario.es egindako elkarrizketan “zaintza lanen bidezko banaketa lehentasun politikoen” artean kokatzen du eta “aitatasun bajak berdintzea klabea deritzo, merkatuek ez dezaten emakumea zigortu”. Titularra ondorengoa zuen:

"Queda bonito hablar de igualdad

 en el mercado laboral y no plantearse 

quién limpia el váter en casa"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina