Jaiak bizitza sozialaren elementu garrantzitsua
dira. Zoritxarrez, esparru honetan ere sexismoaren zantzu andana hauteman
ditzakegu. Izan ere, ospakizunak gizartean gertatzen denaren islada bat
besterik ez dira.
Aurreko edizioko post-en artean Irati gaztelurrutiarena
aukeratuko nuke. Izan ere, ekarpen mamitsu eta interesgarria egiten du, jaien
baitan tamalez ematen diren eraso sexitetan zentratuz arreta. Atxikitu duen
muralaren leloa azpimarratuko nuke: “etxerako bidean libre izan nahi dut, ez
ausart”.
Berak egindakoaren ildo beretik jota, hizpidera izango ditut
nik ere eraso sexitak. Kasu honetan, haien prebentziorako, tratamendurako nahiz
salaketarako hainbat herritan abian jarri diren kanpaina eta ekimen herrikoiak goraipatzeko.
Jai
guneak banderatxo morez, pankartaz eta autodefentsa feministaren aldeko aldarriz
apaintzeaz haratago, talde femenistek eta, oro har, hiritarrek sortutako erasoen
aurkako protokoloak erakunde publikoetara ailegatzen ari dira, borroka
honetanko tresneria geroz eta gehiago gorpuztuz.
Baliabide hezkidetzaile gisa Bilboko Konpartsen eta Udalaren
elkarrekintzari esker erdietsitako erasoen kontra aritzeko ereduari buruzko
albistea aukeratu dut; beste herri batzuetara esporta daitekeen eredu gisa.
Konpartsa desberdinetako emakumeak elkartu eta lelo bat jai-gunean dauden
pertsonen jarrera orokorra bihurtu nahi izan zuten 2018ko Aste Nagusian zehar: Nik
gozatu, zuk errespetatu, hura zaindu. Udalak, bestalde, Ez beti da
ez testua zuten kartelak jarri zituen hiriko hamaika puntutan.
Horrekin batera, gida bat osatu zuten emakume zein gizonei
aholkuak emateko, erasoen inguruan haiek egiten duten interpretazioa
plazaratzeko eta erasorik gabeko jai gunea bermatzeko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina