2018/11/11

FEMINISMOAK


Feminismoaren korrontea Ilustrazio garaitik indarra hartu zuela esan dezakegu, Antzinako Erregimenean desberdintasun gizarteko biztanleen arteko desberdintasun juridikoak zeuden momentuan hain zuzen ere. Kleroa eta nobleziak pribilegio batzuk zituzten, eskubide politikoak ez zeudenenan (bozka) eta askatasunik ez zegoenean (adierazpen, bilera edota erligio aldetik.) Garai honetan emakumea, gizartearen populazioaren erdiari zegokiona ere, aurreko egoera horrez gain, bere etxean egoteko funtzioa zalantza jartze-ezina zen. Etxeko lanetan, seme-alaben zaintza eta ugalketara mugatzen  zen zuten emakumea.

Ilustrazio garaia etorriko da orduan, liberalismoa atzean utzi eta Frantziar Iraultzarekin (1789). Ilustrazioan norbanakoaren indibidualitatea, pertsonen autonomia eta eskubideak aldarrikatuko dira, baina noski, gizonezkoentzako soilik oraindik… Garai hartako emakume ilustratuek, egoera hau ikusita, emakumeen inklusioa eskatuko dute eskubide hauek unibertsal izan zitezen.

Hainbat autore izan ziren hau justifikatzen saiatu zirenak, hala nola Rousseau. Haien ustez, natura izango da gizarteko- ordenaren oinarri edo fundamentua, kultura beharrean. Hortaz, naturak “agindu” bezala, emakumea esfera publikoan egon behar zen, berak erditzen baitu, eta berari dagokio, hortaz, etxe barruan egon eta bertako lanez arduratzea. Gizonezkoa, berriz, kanpoko esferan arituko da, autonomia, gizarte-lanak eta eskubideetan murgilduta. Beste hitzetan esanda, Rousseau-ren ustez, emakumea naturak eman dion bere funtzio sexual eta erreproduktoreagatik da definitua. Horrek eragina izango du, hortaz, pertsonak hezterako orduan. Filosofoak idatzitako Emilio liburuan, Emiliorentzako (Emilio, gizarteko edozein pertsona –gizonezkoa, noski-)  arrazionaltasun “dohaina” ematen dion eta Sofiarentzako (Emiliorentzako emakume ideal eta emazte perfektua) emozioak, praktika eta “moraltasuna”.

Hemendik aurrera, zalantzan jartzen hasten da sexuen arteko desberdintasuna ez dela naturala, kulturala baizik, hezkuntzatik eratorria, hain zuzen!! Eta horretan gabiltza, diferentziarik gabeko hezkuntza egiten! Hemen Feminismoa azaltzen duen bideo argi entretenigarri eta informazioz betea!!!






Nuria Varela
Iazko post-etatik Loinazena eta Gorettirena aukeratuko nituzke, Irantzu eta Celia Amorosen bideoak asko gustatu zaizkidalako!
Azkenik, bi autora feminista aipatuko ditut, bi irakurketa gomendatuz:

Feminismoaren historiaren inguruko liburua aipatu nahiko nizueke, Feminismo para principiantes”, Nuria Varelarena. Feminismoa kontzeptua bera azaltzeaz gain, bere historia eta sorrera,  eta feminismoa hainbat frenteetatik aztertzen du: boterea, ekonomia, indarkeria, gorputza, kultura, maskulinitatea… “Kaña” handia eman diodan eta asko gustatu zitzaidan liburua izan da, benetan gomendagarria!

Eta transfeminismoaz ari garela, Chimamanda Ngozi Adichie aurkeztu nahiko nizueke ere. Duela urte batzuk lagun batek gomendatu zidan emakume honen liburu bat eta norbaiti opari bat egiteko edo norbere buruari oparitzeko liburuxka irakurterraz eta polita iruditzen zait: “Todos deberiamos ser feministas”

Chimamanda Ngozi Adichie

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina