Feminismoaren korrontea Ilustrazio garaitik indarra hartu zuela esan
dezakegu, Antzinako Erregimenean desberdintasun gizarteko biztanleen arteko
desberdintasun juridikoak zeuden momentuan hain zuzen ere. Kleroa eta nobleziak
pribilegio batzuk zituzten, eskubide politikoak ez zeudenenan (bozka) eta
askatasunik ez zegoenean (adierazpen, bilera edota erligio aldetik.) Garai
honetan emakumea, gizartearen populazioaren erdiari zegokiona ere, aurreko
egoera horrez gain, bere etxean egoteko funtzioa zalantza jartze-ezina zen. Etxeko
lanetan, seme-alaben zaintza eta ugalketara mugatzen zen zuten emakumea.
Ilustrazio garaia etorriko da orduan, liberalismoa atzean utzi eta
Frantziar Iraultzarekin (1789). Ilustrazioan norbanakoaren indibidualitatea,
pertsonen autonomia eta eskubideak aldarrikatuko dira, baina noski, gizonezkoentzako
soilik oraindik… Garai hartako emakume ilustratuek, egoera hau ikusita,
emakumeen inklusioa eskatuko dute eskubide hauek unibertsal izan zitezen.
Hainbat autore izan ziren hau justifikatzen saiatu zirenak, hala nola
Rousseau. Haien ustez, natura izango da gizarteko- ordenaren oinarri edo fundamentua,
kultura beharrean. Hortaz, naturak “agindu” bezala, emakumea esfera publikoan
egon behar zen, berak erditzen baitu, eta berari dagokio, hortaz, etxe barruan
egon eta bertako lanez arduratzea. Gizonezkoa, berriz, kanpoko esferan arituko
da, autonomia, gizarte-lanak eta eskubideetan murgilduta. Beste hitzetan
esanda, Rousseau-ren ustez, emakumea naturak eman dion bere funtzio sexual eta
erreproduktoreagatik da definitua. Horrek eragina izango du, hortaz, pertsonak
hezterako orduan. Filosofoak idatzitako Emilio
liburuan, Emiliorentzako (Emilio,
gizarteko edozein pertsona –gizonezkoa, noski-) arrazionaltasun “dohaina” ematen dion eta Sofiarentzako (Emiliorentzako emakume ideal eta emazte perfektua) emozioak,
praktika eta “moraltasuna”.
Hemendik aurrera, zalantzan jartzen hasten da sexuen arteko desberdintasuna
ez dela naturala, kulturala baizik, hezkuntzatik eratorria, hain zuzen!! Eta horretan
gabiltza, diferentziarik gabeko hezkuntza egiten! Hemen Feminismoa azaltzen duen bideo argi entretenigarri
eta informazioz betea!!!
Nuria Varela |
Iazko
post-etatik Loinazena
eta Gorettirena
aukeratuko nituzke, Irantzu eta Celia Amorosen bideoak asko gustatu
zaizkidalako!
Azkenik,
bi autora feminista aipatuko ditut, bi irakurketa gomendatuz:
Feminismoaren
historiaren inguruko liburua aipatu nahiko nizueke, “Feminismo
para principiantes”, Nuria Varelarena. Feminismoa kontzeptua bera azaltzeaz gain, bere historia eta sorrera, eta feminismoa hainbat frenteetatik aztertzen
du: boterea, ekonomia, indarkeria, gorputza, kultura, maskulinitatea… “KaƱa”
handia eman diodan eta asko gustatu zitzaidan liburua izan da, benetan gomendagarria!
Eta
transfeminismoaz ari garela, Chimamanda Ngozi Adichie aurkeztu nahiko nizueke ere. Duela urte
batzuk lagun batek gomendatu zidan emakume honen liburu bat eta norbaiti opari
bat egiteko edo norbere buruari oparitzeko liburuxka irakurterraz eta polita
iruditzen zait: “Todos
deberiamos ser feministas”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina