Aste honetako gaia ere oso
interesgarria iruditu zait eta seriotasunez hausnartzeko beharra.
Eskoletan
ere zailtasunak daude tradizioa aldatzeko eta askotan kontraesanetan erortzen
gara. Batzuetan egun moreak onartzen dira, baina beste jaiekin betiko argudioak
erabiltzen dira: beti horrela egin izan dugu, tradizioz jokatzen dugu, nola
egingo ditugu aldaketak? zer esango dute familiek? Eta beldur horien azpian
jaiak eta festetan dauden balioak transmititzen jarraitzen ditugu.
Aurreko edizioetako gehien gustatu
zaidan posta Maiterena izan da.
Argudio asko ematen ditu eta artikulu interesgarri asko helarazi dituelako.
Irudi hau ere interesgarria iruditu zait eztabaida sortzeko:
Jaiak eta ospakizunak parekideak
izateko hainbat artikulu interesgarri topatu ditut:
Eremu hezitzaileetan lantzeko erronka asko daude:
- Ikastetxeak proposatzen dituen ospakizunen diagnostikoa egin eta ikuspegi hezkidetzailetik beharrezkoak liratekeen aldaketak burutu.
- Tradizioa eta ohiturak: geletan horien inguruan burutzen diren jarduerak aztertu eta horien aurrean kritikotasunez eta begirada hezkidetzailetik trebatzeko konpetentzia garatu.
- Emakumea eta gizonaren parte hartzea bultzatzeko motibazio estrategiak diseinatu.
- Ospakizun eta tradizio berriak sortzeko aukerak eskaini.
- Eredu anitzak eskaintzea, errealitate berriak dituen beharrak asetuak izan daitezen.
EGUN MOREAK
Nik ez nuke egun batera mugatuko. Garaia
aprobetxatuz, gutxienez, mailaka unitate didaktiko bana landu beharko genuke era
sistematizatuan, hobeto sensibilizatzeko.
EGUN BEREZIAK
- Euskararen Nazioarteko Eguna: hizkuntzaren inguruko erabilera sexista aztertu.
- Otsailak 4, Ageda Deuna Bezpera Eguna: zalantza gabe kenduko nuke.
- Inauteriak: mozorroak, abestiak, dantzak… aukeratzerakoan genero ikuspegia txertatu beharko da. Adibide moduan: mozorro sexistarik ez erabili (neskak eredu bat eta mutilek beste bat, adibidez), koreografiak/mugimenduak/keinuak sexistak edo mutil-nesken bereizketak egiten dituztenak ez erabili...
- Beste batzu proposatu, mila aukera daudelako: bakearen eguna (urtarrilak 30), liburuen eguna (apirilak 23), familia eguna (maiatzak 15), zoriontasun eguna (martxoak 20)… Emakumeen ekarpenak ere azaleratzeko baliagarriak izango dira. Genero ikuspegia ere erabili beharko da liburuak eta beste materialak aukeratzerakoan.
OPOR AURREKOAK
- Gabonak: Olentzero, Mari Domingi, Erregeak… Hausnarketa sakona eskatzen du eta ez dut irtenbide erraza ikusten, pertsonai guztiak oso estereotipatuak direlako. Jostailu ez sexisten kanpainak egin familiekin eta umeekin: Sestaoko Udala, STEE-EILAS sindikatuaren gutuna.
- Ikasturte bukaerako jaialdia: inauterietan aipatu dudan ildotik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina